Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

Jakina da Gayarrek Erronkariko euskara primeran ezagutzen zuela eta Zuberoa, Behe Nafarroa eta beste hainbat tokitan zehar eginiko bidaietan erabiltzen zuela. Gipuzkoan bere hizkuntza hobetzen zuen, oso zabalduta baitzegoen. Horri buruz zenbait istorio kontatzen dira. Errusiako Zarraren gortean hizkuntza ezezagun batez eskerrak ematen zituela esaten da: "Anekdota horietako batek dio, Gayarreren aita lehenengo aldiz eta aldez aurretik abisatu gabe Madrilera joan zela bere semea Teatro Realen ikusteko asmoz. Gayarre eszenatokian zegoela, bere aita lehenengo ilaran ikusi zuenean, pasabideko hutsunean, presaka bilatu zioten eserlekuan, erronkarieraz hitz egin zion entzuleak isiltasunean hizketa misteriotsua entzuten zuen bitartean" (Itzulpena gazteleratik moldatua). (E. G. I. del País Vasco, Lit. I). Telesforo de Aranzadi antropologoak, orduan ikasle zena Adiyo Euskalerria abesten ikusi zuen Gayarre Teatro Realen, Ikasle-errondailaren emanaldi batean. Txaloen ekitean eszenatokira itzuli zen "ile zuri eta jaka xumez jantzitako adineko gizon batekin: zortzikoaren autorea zen, Iparragirre bera". ("E. Alde." S. S. IV. urtea). Agurtzeko ekitaldia Madril, Bartzelona, Paris eta Italiako zenbait hiritan bereziki Gernikako Arbola abestuz bukatzen zuen normalki. Valentin ilobaren ustetan, "nahiko ongi hitz egiten zuen euskaraz eta dena ulertzen zuen". Donostian Jaurrieta herri nafarra laguntzeko kontzertua antolatu zuen. Hemen euskarazko zenbait abesti abestu zituen. Isidoro de Fagoagak dio Antonio Paoli tenore nafarrak (Irulegi), Erroman egin zuen espiritismo saio batean, Julianen izpirituari laguntza eskatu ziola euskaraz: "Errazak bai edo ez, gure maixu maitia". Arte munduak bazekien, ez zen ezkutukoa, Gayarreren euskal zaletasunaz. Gaiari amaiera bikaina emateko. Fagoagak Erronkarira egin zuen bidaian, 1950ean, altxor bat aurkitu zuen, Julianek euskaraz idatzitako gutun bat. Honela hasten zen: "Ene tia Juana maitia". ("Retablo Vasco", I. de Fagoaga. Auñamendi bilduma 6. zkia 1959).