Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

Kataluniatik Erronkarira itzuli zen uda pasatzera. Eskolako obrez arduratzea gustatzen zitzaion eta paseatu, mendietatik ibili edo bertako biztanleekin hizketan aritzea gogoko zuen. Julianek Navarzatuko ermitan gurtzen zen Sebastian Doneari debozioa zion. Bere amak, jaioberritan hara eraman zuenean, santuaren babespean jarri zuen. 1888ko udan festa handia antolatu zen, herri guztia gonbidatuz. Gizon, emakume eta haur, zaldi gainean edo oinez, erromerian igo ziren. Meza Erronkari, Garde eta Urzainkiko apaizek eskaini zuten. Korutik Gayarre, Valentin iloba eta Pepe Elorriok elizkizun buruei erantzuten zieten. Juana izebari bidalitako gutun batean argi gelditzen den moduan, Gayarrek herrikideekin erronkarieraz ondo hitz egiten zuen. Sekulako landa bazkaria ospatu zuten, alaitasun osoz: "Ardoa edanez, laster atera ziren txistua eta danbolina eta nekazal dantza alai bat eratu zen. Inork ez zion han parte hartzeari utzi, ezta Gayarrek ere" (Itzulpena gazteleratik moldatua). Dantza hori txuntxun delakoa zen, bailarako herri guztietan ohikoa zena. Gayarrek festa hau 1889rako hobetzeko nahia azaldu zuen. Baina Navarzatuko festa hau azkena izango zen.