Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

Berez, Gayarre Erronkarikoa zen, nafar Pirinioetako euskal bailarakoa, alegia, eta bertan bertako euskaraz, hurbileko zubereraren antzekoa, eta Nafarroako erromantzeaz hitz egiten zen. Julian erronkarieraz hitz eginez hazi zen etxean, kalean eta mendian. Eskolan, gaztelaniazkotutako erromantzea ikasi zuen. Gero frogatu zen elebitasun hori, gimnasia mental hori, gaztelania, italiera eta frantsesa menperatzeko lagungarria izan zitekeela. Berezkoa zuen kuriositateak, jakinminak, Nazioarteko Erakusketak bisitara eramaten zuen. Etengabeko bidaietan, bere lagun artistek aholkatzen zioten Europako artelanak ikustera joaten zen. Pilar Tuero-O'Donnellek "Mariano Benlliure o Recuerdos de una familia" lanean, 1962, Gayarreren karisma azaltzen du. "Benlliure ezkondu aurretik, Gayarre Erromana joaten zenean egiten zuen lehenengo bisita eskultoreak Via Marguttan zeukan estudiora izaten zen. Lorategitik, tonu altuan Mariano! Oihukatzen zuen... Ahots paregabe hura entzundakoan beste estudioetako artistek, pozez beterik, leihora atera eta honela erantzuten zioten: Ecco, Gayarre!... Bisita haiek ez ziren Mariano ezkondutakoan gelditu" (Itzulpena gazteleratik moldatua). "Leopoldita txikia jaio zen"... "Ez zen inor hain gozoki kulunkatua izan. Lagun harren belaunetan, bere sehaska-kanta kutunena abesteko eskatzen zion. Julian Gayarrek, orduan, modan zeuden habanerak abesten zituen...". "Gizon bikain hark, abeslari on moduan, bere kontra besarkatu eta goxoki hain desiratutako sehaska-abestiak abesten zituen..." (itzulpena gazteleratik moldatua). "Musika notak zilarrezko irriak ziren eztarri hartan, neskatila harmoniaz beterik uzten zuela zirudien"..." Nini beti izan zen kantuaren zale" (itzulpena gazteleratik moldatua). "Soprano ezaguna izan nahiko luke, aparteko gizaki hartaz gogoratzen zen aldiro. Hau falta zenean etxe hartako xarma galtzen zela zirudien" (itzulpena gazteleratik moldatua). Gayarreren heriotza kolpe gogorra izan zen Benlliurerentzat. Pilar Tuerok honela jarraitzen du: "Hil zenean bere estudioan sartu zen, inor ikusi nahi ez zuela. Bakardade honetan pentsatuko zuen abeslari eta lagunaren memoria iraunaraziko zuen ideia". Etengabeko bidaien, erlazio anitzen eta adiskidetasun leialen bidez, ez zuen irakurketa baztertzen. Italia, Frantzia eta Espainiako idazle handiak ezagutzen zituen, eta jatorrizko hizkuntzetan irakur zitzakeen. Milango arrakastaren erdian, Erronkari ibarrekoa zen Pedro de Bereterra jeneralaren, Olivetoko kondea, Pedro Navarro izenez ezagunagoa zenaren, mausoleoa bisitatzeko denbora astia izaten jakin zuen. Ezin ahaztu maisu handiekin zeukan adiskidetasuna: Donizetti, Ponchielli edo Barbieri eta Adelina Patti handia. Castelarrekin eta Benlliurekin zeukan erlazioa eta adiskidetasuna eta Victor Hugo edo Sarah Bernard ospetsuarekin zeukan kontaktua. Bere biografietan agertzen diren lagun minak, bizitza guztian zehar iraunkorrak izan zirenak, ez zituen ahazten. Eta Euskal Herrian zeuzkan lagun bereziak, Joaquin Maya, Hilarion Eslava, Conrado Garcia, Peña eta Goñi, Iparraguirre, Sagarminaga edo Urkiolako erromerietako kantata laburrak, gazteen artean nahasturik, erroskila-saltzaileak abesten entzutean esan zuenean: "Zuk antzerkia egin beharko zenuke!". Eta hau dena bere bihotz handi, buru argia eta mirarizko eztarritik sortua. Bere kultura bere pertsonalitate karismatikotik, bere humanismo integraletik aztertu beharko litzateke."