Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

Liceoko denboraldia 1888ko urriaren 3an hasi zen L´Africaine lanarekin Gabbi-Ugonottirekin. Ondoren Mefistófelesek, Lucrecia Borgiak eta La Favoritek jarraitu zioten. Honen Spirto gentilek sentimendu deskribaezina piztu zuen. Azaroko lehen hamabostaldian, Nazioarteko Erakusketaren festen barruan, Orfeoien Nazioarteko Lehiaketa antolatu zen. Gayarrek lehen posturako zegoen lehia estua jarraitu zuen, batez ere Bilbo eta Limoges-ekoen artean zegoena. Enciso lagunari idatzitako gutunean, euskaldunen garaipena biltzen zion: "Zortzi boto alde eta bakarra aurkako emaitzarekin, saria Bilboko Orfeoiak eskuratu zuen. Aupa! orokor batek aretoa dardaratu zuen. Bilbotarrak elkar-besarkatu zuten eta Zabalza besarkatu zuten. Denek egiten zuten oihu (eta nik inork baino gehiago): Aupa Bilbo!" (Itzulpena gazteleratik moldatua). Bere gutun luzean Gayarrek bilbotarrei "txapelgorriak" (Itzulpena gazteleratik moldatua) deitu zien. Gayarreren arrakastak emanaldika zenbatu ziren eta Mefistófeles lanean abestuz agur esan zuen. Epilogoaren ondoren, artistak inoiz abestu zuen piezarik zoragarrientzat gelditu da -Hernandez Girbal-, antzokia betetzen zuten ikusleek bere bizitzan inoiz jaso zuen txalo zaparradarik handiena eskaini zioten, betirako agur esaten ari zelaren susmoa izango balu bezala. Irudi bat eman zioten, orri doratu eta ereinotz o euri arraroa Gayarreren eta honen bustoaren gain erori zen. Horrelako maitasuna ordaindu nahian, Gernikako Arbola abestu zuen pianoan.