Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

Madriletik Valentziara.

Valentziako arrakastatik Sevillara, bertan, leporaino beteriko katedralean, hain maite zuen Hilarion Eslava maisu nafarraren Miserere abestu zuen. Erabateko arrakasta erdietsi zuen San Fernandoko antzokian eta lore eta txalo arteko agurra.

Berriz ere Londresen. Covent-Gardenen Le Prophète (“Profeta”) eta Der Freischütz (“Isileko ehiztaria”) abestu zituen betiko arrakasta eskuratuz. Hemendik Nafarroako Erronkari ibarrera joan zen atseden hartu eta herri guztiarekin plazan bazkaltzera. Ameriketatik proposamen ugari jaso zituen baina ez zuen bat bera ere onartu. Bakarrik Bartzelonako Liceokoa hartu zuen kontuan. Pepe Elorrioren telegrama adierazgarria zen: "Gure gizona Le Favorite abestu, Liceoa, deskriba ezina den txaloaldia. Bukaerako erromantza, publikoa zoratu beharrean. Pepe" (Itzulpena gazteleratik moldatua). Les Huguenots eta betiko La Favorite obrekin Palma de Mallorcara joan behar izan zuen. Azken gauean musika eta kandela handien artean antzokitik Mallorcako Círculoraino eraman zuten, azken horretan izugarrizko afaria eskaini ziotelarik.