Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

Parisko enpresak ez zuen Gayarrerekin hitz egindakoa bete, Thomas maisuak ez baitzuen bere opera bukatu, eta Madrilek Gayarre gabe denboraldia ireki zuen. Publikoak bultzaturik enpresaren ordezkari zen J. del Villar Gayarreren aurrean aurkeztu zen. Azkenean, Errege Antzokira itzuli zen bertako bost tenore gaixo zeudelako. I Puritani di Scozia lanarekin debuta egin zuen. Publikoak hoztasunez jaso zuen, paradisukoak ez bezala. "Madrilek" ez zuen emandako hitzaren balorea ulertzen. Jarrera horren aurrean Gayarrek ezin izan zuen abestu eta Errege Antzokitik alde egitea erabaki zuen. Baina bere lagunen eta publiko leial eta adituaren erreguei esker, atzera egin zuen. Irain-ordearen emanaldiaren arrakasta etengabea izan zen. Denboraldi guztian zehar I Puritani di Scozia obra hamasei gauez abestu behar izan zuen. Horren guztiaren ondoren gertaera handia etorri zen, Lucía de Lammermoor obraren errepresentazioa Julian Gayarre eta Adelina Pattirekin. Artista ospetsu horien arteko dueloaren oroitzapena urte askotan zehar mantendu zen. Denboraldia Wagneren Lohengrin lanarekin bukatu zuten. Gayarreren eta maisu alemaniarraren musika eztabaidagarriaren garaipena erabatekoak izan ziren.