Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

1870ean, Varessetik Trevisora joan zen eta, handik, Milango Cárcamo Antzokira. Ondoren Parma eta Cremona, Erromako Apollo Antzokia eta Genova. Hiri horretan Mariani irakasle ospetsua ezagutu zuen eta, lehen aldiz, Donizettiren Lucrecia Borgia abestu zuen Pascal Damianirekin. 1872 urtearen hasieran Sevillatik deitu zioten eta han Sonámbula, Ruy Blás eta Ernani abestu zituen. Gregorio Garjon lehengusuaren laguntzarekin bere aita iritsi zen, semea lehen aldiz abesten entzuteko. Ondoren, Bolonian Tannhaüser abestu zuen. Erroman, 1873ko denboraldian, L´Africaine (“Afrikarra”) eta Petrellaren opera berriarekin Manfredo. Paduan, Fausto I promessi sposi (“Senar-emaztegiak”), La Favorite eta Rigoletto abestu zituen. Hau izan zen, La Favorite, (“Begikoa”) bere arrakasten lana, abestu zuena. Paduako arrakasta izugarriak San Petersburgoko ateak ireki zizkion. Enpresari handiek Gayarreren igoera azkarra jarraitzen zuten. Milango Scalako arduradunek bere aurrerapenei begiratzen zioten eta maila egokira noiz iritsiko zain zeuden munduko publikorik adituenari aurkeztu ahal izateko, artista bat, behin betiko, hondoratu edo ospetsu bihurtzen zuen publikoari, alegia.