Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

Ameriketatik bueltatu zenean Milango Scalara itzuli zen Les Huguenots (“Higanotak”),, Ana Bolena, Lucrecia Borgia eta La forza del destino (“Patuaren Indarra”) obrekin. Bere agurra eromena izan zen. Une horretan enpresari guztiak lehia bizian zeuden, Gayarreren antzezpenak munduko antzoki nagusienetara eraman nahian.

1877ko udaberrian Londreseko Covent-Gardenen debuta egin zuen. Arrakasta izugarria izan zen eta zazpi denboraldi jarraian abestu behar izan zuen. Gayarrerik gabeko denboraldia ulertezina eta imajinaezina zen. Publikoaren artean oso estimatua bilakatu zen eta gizarteko talderik nabarmenen aretotan antzezteko nahi zuten.

1877ko udazkenean, Erronkarin oporraldiak igaro ondoren, Madrilera joan zen Teatro Realen debuta egiteko. Baina Gayarre oso sentikorra zen eta arantza zeukan bihotzean sartuta. Itzuli zenean, unerik gorenean, bigarren aitatzat zeukan Conrado Garcia hil zen Iruñean. Madrileko debuta urriaren 4ko gauean izan zen. La Favorite abestu behar zuen Elena Sanz, Bocolini eta Ordinasekin. Arrakasta ikaragarri hori Gayarreren ospea Espainia osoko zokoetara zabaldu zen. Hilarion Eslava jauna ezin izan zen Teatro Realera joan bera entzutera, minak jota etxean sartuta baitzegoen. Gayarre bere etxera joan zen lortutako arrakastaren berri emateko. Biak bakarrik zeudela Eslavak nahi izan zuen guztia abestu zuen. Horrelakoa zen Erronkariko tenorearen arima xumea. Bere aita, Mariano Gayarre jauna, Madrilera joan zen Gabonak berarekin igaro eta abesten entzuteko, Gayarrek izugarrizko poza hartu zuelarik. Abenduaren hasieran iritsi zen, bere iloba Pedro Maria Garjonek lagunduta. Gau horretan bertan L´ Africaine abesten zuen eta palko aurrealdean eseri zituen. Antzokia gainezka zegoen. Bere lagunartekoak tenore handiaren poztasuna ikustean, zergatia galdetu zioten. Lagun bati zera esan zion: Munduan gehien maite dudan pertsona antzokian dago. Oihalaren beha-zulotik begiratu zuten. Besteak dama misteriotsua izango zela pentsatu zuen, amodio erromantikoren bat. Baina Gayarrek erabat hunkiturik esan zion: Nire aita da. Bietatik bera da zaharrena. Lagunak bat-batean berria zabaldu egin zuen. Begirada guztiak hara zuzendu ziren. Baina Mariano bere ilobarekin lasai hitz egiten sortarazi zuen ikusminaz ohartu gabe. Laugarren ekitaldian O Paradisso! erromantza bikaina abestu zuenean, auditorio guztia beroturik txaloak eskaini zizkion palkoan zegoen adineko gizon sendoari, baina honek semeari baino ez zion begiratu. Gayarreren aita abesten zuen gau guztietan agertu zen eta Teatro Realeko giro erromantiko horretan ospetsu izatera iritsi zen. Esaten denez publikoaren artean beti zegoen horrelakoak esaten zituen emakumeren bat: "Horrelako beste bat egiteko gai izango bazina..." (Itzulpena gazteleratik moldatua) eta Gayarreren aitak zera erantzun omen zion: "Andrea, horrelakoak ez dira errepikatzen" (Itzulpena gazteleratik moldatua). Halako egun batean, lagunartean Gayarreren ospeari buruz hitz egiten ari zirela, Pepe Gainzak aitari zera galdetu zion: "Zuri, aitona, zer iruditzen zaizu esaten den guztia?" (Itzulpena gazteleratik moldatua). Nahiz eta kontuak entzun eta isilik geratzea nahiago izan, bere pentsamendua adierazi zuen: "Etxekoa bezalakorik, bat ere ez" (Itzulpena gazteleratik moldatua). Esaldi hau ospetsu egin zen. Teatro Realean. Horrela, abeslari entzutetsua hil zenean, Erronkarira iritsi ziren lore-koroen artean aipaturiko esaldiak urrezko letrekin distira egiten zuen konpositore ospetsuaren emaztea zen Joaquina Barbierik bidalitako lore-koroan alegia.