Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

Galako ekitaldietan parte hartuko zuen eta Erronkariko familiartekoak eraman zituen, ez baitzuen nahi ikuskizun hura eta egun haietako jaiak gal zitzaten. Maiatzaren 27an burutu zen Liceoan galako ekitaldia, Suedia eta Norvegiako erregea zen Oskar II.aren ohoretan. Erreginaordeak lagundu zion, Alfonso printzea eta Teresa eta Mercedes infantekin batera. Gayarreren familiartekoak ere joan ziren, bizitza guztian gogoratuko zituzten ekitaldiekin oparitzea gustatzen baitzitzaion. L´Africaine lana izan zen abestu zuena. Azken emanaldi bikaina Teatro Lirico antzokian izan zen, Maria Cristinak Gayarre I Puritani antzokian entzuteko nahia agertu zuen. Hurrengo egunean erreginak zoriontzeko deitu zuen eta bere desioak onartu izanagatik eskertu. Oroigarri bezala, M.C. inizialak eta urrezko errege koroa errematatuak zeuzkan harri-bitxi eta errubizko mahuka-bikiak oparitu zizkion.