Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

Hurrengo egunean, 1890eko urtarrilaren 3an, hirurehun koroa baina gehiago zeuden Oriente Plazan zuen etxean. Errege Antzokiko orkestrak, koroak eta baxuak La Favoriteren laugarren ekitaldia jotzeari ekin zion. Spirto gentilera iritsi zirenean bat-batean isildu ziren. Elurra mara-mara ari zuen jendetzaren gainean. Zerraldoa trenez bidali zuten Iruñera. Foru Aldundiaren Jauregian, desfilearen ondoren, Joaquin Maya eta bere irakasle batzuk, beste hainbat lagunekin batera, tartean Arturo Campion zegoela, kandelen argitan zera ikusi zuten: "aurpegi zurbila, irudi ospetsua, kopeta latza eta espresio minbera, heriotzak ez zion bere sorgortasun hotza ezarri" (Itzulpena gazteleratik moldatua). Honela deskribatzen du Arturo Campionek bere "Gau-illa" liburuan. Ondoren erruki bildu batez, hildakoarentzat bakarrik jo zuten. Erronkarin, elurtearen erdian, bailara guztia zegoen zain. Behin-behineko hilobi batean lurperatu zuten, Benlliurek gaur egun datzan mausoleoa eraiki zion arte.