Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

Espainiako hiriburuko denboraldia arrakasta izugarriarekin bukatu zuenean, hurrengorako kontratatu egin zuten. Lehen obra Meyerbeer-en Les Huguenots izan zen. Benetako gertakari artistikoa izan zen. Maisu-zuzendariak Franco Faccio, Fco. Barbieri eta Tomas Breton ziren eta artistak Reszke, Scalchi-lolli, Pasqua, D'Angeri, Gayarre, Tamberlick, Lasalle, Verger eta Kaschman. Prezioen igoera zela eta, Les Huguenots obraren antzezpena hasi zuenean publikoaren jarrera guztiz mehatxatzailea zen. Lehen eszenak hoztasunez entzun ziren. Gero Gayarre agertu zen 'Raconto' delakoa abesten izugarrizko trebetasun eta leuntasunarekin; orduan auditorio guztian txalo zaparrada ozena entzun zen. Agurrak, bere ibilbidean, garrantzi berezia izan zuen. Bertan lagun ugari bildu zen, Errege-erreginarengandik hasita, eskolako gazte jendearenganaino, paradisuko harpidedun betierekoa. Emanaldi horretako errepertorioan La Favorite obrako lehen eta laugarren ekitaldiak zeuden, Spirto Gentilen erromantza eta Les Huguenots delakoaren azken ekitaldia. Urrezko armarria zeukan bilduma artistikoa eman zioten. Lehen orrialdean, Emilio Castelarrek, garaiko hizlari handiak eta Gayarreren lagunak, idatzitako eskaria zegoen: Madrilen geldi zedila. Bilduma sinadurez beterik zegoen. Gayarrek Parisko denboraldian Thomas maisuaren Francesca di Rimini (“Rimimiko Francesca”) estreinatzeko hitza eman zuen. Londresko denboraldian abestu zuen eta udara Irun, Donostia eta Hondarribian igaro zuen.