Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

1882ko uztailean, Gayarrek emandako hitzari eutsiz, Iruñera joan zen. Nafarroako hiriburuan eman ziren kontzertuetan parte hartu zuen. Harrera izugarrizkoa izan zen. "Iruñea zoratu beharrean eta suturik zegoen Gayarrerekin" (Itzulpena gazteleratik moldatua). Gayarre, Sarasate, Zabalza eta Guelbenzuk hartu zuten parte kontzertuetan eta Arrieta maisuak Chapiren Fantasía morisca (“Fantasia moriskoa”) delakoa zuzendu zuen. Gayarrek Erronkariko familia guztia gonbidatu zuen eta bere aita buru zela iritsi ziren. Egun politak izan ziren. Iruñea hunkiturik zegoen Nafarroako seme ospetsuen elkartze artistiko hori zela eta. San Fermin festak bukatu zirenean, Gayarrek udaren beste zatia Donostia eta Irunen igaro zuen. Bertan jaso zuen bere aitaren larritasunaren berri. Bere besoetan azken arnasak emateko garaiz iritsi zen. Hildakoaren olio-pintura egitea eskatu zuen eta Erronkariko logelan jarri zuen.