Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

Bartzelonatik Napolira, berak jakin gabe San Carlo antzokiari agur esateko. Pignatelli printzea enpresaria zen eta Gayarrek hondamenditik atera zuen.

Otsaila bukatutakoan Madrilera iritsi zen. Martxoaren 8an eduki behar zuen Medea Morellirekin lehen antzezpena. J. Encisori eta Achucarro doktoreari deitu zien hilaren 9an  abesten entzuteko. Biak Bilbotik iritsi ziren. Ohean aurkitu zuten. Pariseko Operako debutaren ondoren, Londresen hasi zitzaion bularreko oinaze arraro hura berritu baitzitzaion. Achucarro Bilbora itzuli zen, abesten entzun gabe, Aragoiko Alhamako bainu-etxean atseden hartzeko gomendatuz. Bost egunetara ongi zegoen eta Errege Antzokiko enpresariari telegrafiatzeko agindu zuen. Berragerpena handia izan zen. L´Africaineren hirugarren emanaldian ez zela ongi sentitzen adierazi zuen, laugarrena ezingo zuela abestu beldur zen. Angel morroi leialak eta Encisok animaturik, arima goratu eta laugarren aldiz abestu zuen. Entzuleek ez zuten bere beldur eta estuasuna nabaritu eta beti bezala arrakasta izan zuen. Estualdi hau pasa ondoren hurrengo opera izango zena ikasten hasi zen, Les Pêcheurs de Perles (“Perla biltzaileak”).