Monte-Carlon Albani, Schalchi-Lolli, Faure eta Maurel bezalako goi mailako tenoreekin abestu zuen. Erromako Apolo antzokiko enpresariak deitu egin zion Donizettiren Il Ducca d'Alba (“Albakok Dukea”) hil ondoko lana estreinatzeko. Erabateko arrakasta lortu zuen. Prentsak eta publikoak artista erabat goraipatu zuten.