Abeslariak

Gayarre Garjon, Sebastian Julian

1982ko urtarrilaren 10 eta 11n Bilbon ospatu zen, Julian Gayarre tenore nafarrak, San Nicolaseko elizan, Urizar enpresariaren hileta-elizkizunean abestu izanaren urteurrena. Ekitaldi honetan Alfredo Kraus kanariar tenoreak eta Vicente Sardinerok hartu zuten parte. Gayarreren omenezko funtzioak, Coliseo Albian garatu ziren. Lucia di Lammermoor antzeztu zuten eta honako hauek agertu ziren: Alfredo Kraus tenorea, Vicente Sardinero baritonoa, Adriana Annelli sopranoa, Juan Franco Casarini baritonoa, Carmen Gurrikabeitia eta Alfredo Hilbroon. Orkestra Franco Rigolik zuzendu zuen. ABAOko korua Juanjo Larrinagak zuzendua; eszenako errejidorea Diego Monjo  izan zen.