Kontzeptua

Orreagako bataila

Suleiman Ibn al-Arabi Karlomagnorentzat segurtasun bahia zen. Susmoak zituen hartaz eta amarruaren beldur zen. Nola jakin wali bakoitzaren ezkutuko asmoak eta, batez ere, al-Husseinen jarrera ulergaitza aurka eginez Zaragozan? Karlos zalantza eta beldurretan murgilduko zen legio boteretsuak eduki arren.  Bere semeek Suleiman Ibn al-Arabi ustekabean askatzea, ekintza ausarta bezain abila, ekialdeko Pirinioetatik (Perthus) lasai itzultzeko aukera zailtzen zuen, eta berdin erdikoetatik (Somport). Orreaga beste aukerarik ez zuen, Iruñearen parean. Bere aurrean hegoaldeeneko  baskoiak zituen, Iruñeakoak, zeinen eragina oso urrutira iristen zen barnealdetik, zeharo euskalduna zen Baskoniaraino. Baino, era berean, abantaila zirudien eskualde desberdinetako gudalosteak antolatu eta batuko zituen buruzagi amankomunik ez izateak. Carlos Orreaga irtenbide bakarra duen itxitura batean dago baino uste osoa dauka zentzagarri bat ematea lortuko duela hiria suntsituz eta inbasioen igarobidea ospetsua garaile gisa zeharkatzea.