778 urteko abuztuaren 15ean, piriniotar uda bete-betean, Orreagako mendiak bere berdetasun osoan ikus daitekeen sasoi bakarra lainorik gabe egoteko zortea izanez gero. Enperadorea bizi zen bitartean inolako kronikaririk ez zen ausartu porrota kontatzera. Ez da soilik ez dutela aipatzen baizik eta Frantziara alderako ohiko itzulera arrunta batez hitz egiten dute. Baino gatazkatik hogei urtetara, “Regii Urtekari” berriak Orreagako frankoen hondamendia kontatzera ausartzen dira: “In cuius summitate Wascones insidiis conlocatis extremum agmen adorti, totum exercitum magno tumultu pertubant. Et licet Franci wasconibus tam armis quam animis praestare viderentur, tamen et iniquitate locorum et genere imparis pugnae inferiores effecti sunt. In hoc certamine plerique aulicorum, quos rex copiis praefederat, interfecti sunt, direpta impidimenta et is propter notitiam locurum statim in diversa dilapsus est. Cuius vulneris acceptio dolor magnam partem rerum feliciter in Hispania gestarum in corde regis obnubilavit ( Regii Urtekari Berriak, Petz-Kurze argtp, 50-51 orriak)”. Baskoiak hango gailurretan segada bat prestatu zutelarik, atzealdea erasotu zuten armada bikainean sekulako anabasa ipiniz. Nahiz eta frankoak baskoiak baino gehiago zirela adierazi bai armetan bai adorean, halere, bertako lurraren gogortasuna eta borrokaren izaera desberdina zirela eta, mendean topatu ziren. Borroka honetan erregeak armadaren zatien agindua emana zien gortesau gehienak hilak izan ziren, gerra hornidurak arpilatuak, eta etsaia, tokia ezagutzen zuela eta, azkar sakabanatu zen. Porrot honen saminak hein handi batean erregearen bihotzean ilundu zuten Hispanian egindako zorioneko ekintzak. Hogei urte beranduago, 830ean gutxi gorabehera, Eginhardek, Karlos enperadorearekin aurrez-aurreko tratu izan zuenak, baskoiekin gatazkan hil ziren armadako atalen agintarien izenak idatziz eman zituen lehen aldiz. Ulertzekoa denez kronikari frankoak ez dute ezta hitz-erdi bat bakarra ere esaten Karlos enperadorearen presentziaz eta ekintzei buruz. Baino “armada bikain osoa” inarrosi eta zeinetan bere agintari ia guztiak hil ziren ekintza berean, ezinezkoa da Karlos bertan ez egotea. Pentsatzekoa da, gauzak hartu zuten jitea ikusita, lanbroz eta basoz beteta egon ohi den lekuan, aurrealdea bizirik ateratzea erabaki zuela toki seguruagotara bizkor erretiratuz. Ilunagoa da nork antolatu zuen segadaren gaia. Auziasek uste du Baskoniako dukeak, Lupo II.ak. Alaongo gezurrezko gutunean, Pellicer faltsifikatzaile ezagunak asmatua, segadaren buruzagitza Lupo II.i leporatzen zaio. Zergatiak ez lirateke faltako Karlosek Baskonia konkista berria baitzuen, gerra guztiak sortu ohi dituzten bidegabekeria eta lapurretekin. Baita ere gehitzen du Karlomagnok Lupo preso hartu zuela eta era lotsagarrian urkatua izen zela. Egia da ez dagoela Luporen berririk 778 geroztik baizik eta semeak kargua hartzen duela. “Languedoceko Historiak” aitatutako Alaongo gutunak diona errepikatzen du. Gezur handi hau Benjamin Guerardek dokumentuaren faltsukeriaz konturatu arte mantendu zen. Porrot honek, dio Campionek, garrantzizko bi emaitza sortu zituen: “garaituetan, ordaina hartzeko irrika eta armez Baskonia osoa meneratzekoa; garailetan, sarrazenoekin bat egiteko beharra, edo hobeto esanda, aragoiar muladiekin (ziurrenik, jatorri baskoia zuten, Beni Fortundarrekin), zeintzuk handinahikeriez musulmanak bihurtu ziren eta gero erregexka ia independenteak izan arte mailaz gora egin zutenak”. “Hasi zen orduan, jarraitzen du Campionek, garai politiko gorabeheratsu oso iluna zeinetako berri solteetan baskoiak azaltzen dira batzuetan frankoen menpe eta beste batzuetan haiekin borrokan, batzuetan musulmanen lagun, besteetan haiekin borrokan: komenigarritasunaren arabera”. Hona hemen Orreagako gatazkari buruz dakigun guztia. Gainontzeko guztiak ez dira aieru, gezurrak edo ausardiak baizik, nahiz eta hiruak batera ere gertatzen dira hala nola Menendez Pidalen ikerketetan. Aipatutako lanean “La Chanson de Roland y el neotradicionalismo” (199 orria) iturri karolingiarren aurka jartzen da suminez, ez hainbeste Karlosekiko losintxariak edo garaileentzako iraingarriak direlako baizik eta zalantzarik gabe erasoa baskoiena dela diotelako. Menendez Pidalek kronikariak gaitzesten ditu gatazka arpilatze ekintza bihurtzen dutelako eta iturriak ez diotena egozten die: “etxerik eta aberririk gabeko bidelapurren eskuetan”.
