Kontzeptua

Orreagako bataila

Euskal epopeia gogoratzen du baino erromantzekoak ezarritako izena da. Bere euskal izena Luzaide da. Bere atzerriko izena jada XII. mendean azaltzen da, XIII. mendeko Rodrigo Ximenez de Rada artzapezpikuaren liburuan: “Carolus… procedens per vallem quae Vallis Caroli dicitur, et planior invenitur, ne ascendentes impedidet asperitas Pyrenaei…” Karlosek… aurrera eginez Karlosen bailara deitzen den ibarretik, eta lauagoa dena, Pirinioetako malkarrak gora egiteak ez ziezaien eragotz… Donemiliagar oharreko “Rozavalles” hitzak Auritzeko lautadari dagokio Orreaga aurrean kokatua  “Erroibarreko lautada” esanahiarekin bailara horretakoa bait da. Beraz ez litzateke Rozavalles izango baizik eta Errozabala inolako harani aipurik egin gabe. Bestela, etimologia latindarra izango litzateke.