Kontzeptua

Orreagako bataila

Ia aho batez onartzen da Karlosen lehen armadak Pirinioak Orreagatik gurutzatu zituela eta bigarrenak Perthustik, Pirinioetako ekialdeko muturrean. “Per Septimaniam proficiscentes ad Barciononam civitatem pervenerunt (Metzko Urtekariak) … Septimaniatik aurrera eginez Bartzelona hirira iritsi ziren. Aldiz lehen armada Pirinioetatik sartu zen eta berehala Iruñeaz jabetu zen: “Primo Pampelonem Navarrorum oppidum adgressus in deditionem occepit ( geroagoko Reggi Urtekariak). Lehendabizi Iruñera, nafarren gotorlekua, etorrita etsipenez lortu zuen “qui cum prima Pyrenaei iuga superassetad Pampelonen, quod furtur nobile castrum esse Navarrorum veniens, id ceperat armis (Poeta Saxoi). “Etorri” aditzaren erabilerak Rita Lejeuneri pentsarazi dio Karlos ez zela “joan” zuzenean Orreagatik Iruñera, baizik eta beste nonbaitetik  “etorri” zela, Jakatik, Pirinioak Somportik igaro ondoren. “Mais les annales ne disent pas que Pampelune se trouvait directement sur le chemin des Francs à la descente des Pyrénées. Au contraire. On comprendrait plutôt que Charlemagne a opéré un mouvement qui le détournait de sa route pour attaquer Pampelune. En effect, par deux fois, il n´est pas seulement question de prendre la ville mais de venir vers elle, puis de s´assurer de sa possesion” (Localisation de la défaite de Charlemagne, “Coloquios” 33. orria). Hain zuzen ere “adgressus” eta “veniens”  hitzen esan nahia “etorri”, “iritsi” da. Baino latineko “venire” aditzak “joan”, “etorri” eta “iritsi” esanahi du. Eta ez hori soilik: Corominasek bikain azaltzen duenez “venire” aditzak “aspektu zehatza” adierazi ohi zuen eta “ire” aditzak “aspektu zehaztugabea”. Hau da “venire” (etorri) leku zehatz batera bideratutako mugimendua adierazten du, aldiz “ire” (joan) aditzak ez dauka, berez, helmuga leku finko batean, baizik eta nondik joaten den adierazten du, nola joaten diren, joanaldiaren asmoa, eta abar. Horrela, “ire” askotan euskarako “ibili” aditzaren baliokidea izango litzateke, aldiz “venire” norantzako bidea adierazten du, edozein ere delarik subjektu hiztunaren lekua tokiarekiko. Baino pertsona ororen ahozko hizkeran ugariak direnez bera dagoen lekurantz mugimendua adierazten duten mota guztietako esaldiak, normala da hizkuntza erromantze guztietan “venire” norberaren  aldera egindako mugimenduekin lotzea, jada latinez ezinezkoa izanik joan erabiltzea aspektu ber-bera dutelako. Hala ere, beste hizkuntza erromantzetan “venire” aditza hiztuna ez dagoen tokira joateko erabiltzeko aukera mantentzen dute, Erdi Aroan inolako mugarik ez zuen aukerak eta egun hiztunaren aldera edo hitz egiten zaion pertsonaren alderako mugimenduentzat mugatu da edo beste leku batera hiztunarekin batera egiten denean. Corominas jakitunaren azalpen hauek kontuan harturik esan daiteke “venire” hitzaren erabilera zuzena dela “…ra joan”, “…ra iritsi zen” eta “…ra ailegatua” esateko. Pirinioak igarotzea 778ko apirilaren amaieran jazo zen. “Astronomoak” Pirinioak zeharkatzeko zailtasunak nabarmentzen ditu eta bertako gailurren goraguneak. Kartsuki azaltzen ditu tontorren garaiera, adorean izua sortzen duten lakatzak, eguzkia barneratzen ez den baso trinkoak, horrelako armada eder baten pasaera zailtzen duten bide estuak eta nola Kristoren laguntzarekin gainditzen dituzten zailtasunak. “Statuit Pyrinaei montis superatta difficultate ad Hyspaniam pergere… qui mons, cum altitudine coelum pene contingat, asperitate cautium horreat, opacitate silvarum tenebrascat, angustia viae vel potius sumitate commeautum non modo tanto exercitui, sed paucis admodum pene inercludat. Christo tamen favente, prospero emensus est itinere (Vita Hludowici imperatoris). Erabaki zuen, Pirinioak ziren zailtasuna gainditu ondoren, Hispanian sartzea …. mendia hau, bere garaieraz haatik ia zerua ukitzen duena, beldurra ematen duena bere haitzen malkarrengatik, iluna bihurtzen den bere oihanen goibeltasunagatik eta ia pasabidea ixten diona- bere bidezidorren estutasunagatik edo, hobeto esanda bere garaieragatik- ez soilik armada handi bati, baizik eta gutxi batzuei ere, alabaina, igaroa izan zen ibilera arrakastatsuz, Kristoren laguntzarekin. Azkenean gailurrera iritsi ziren, Pyrinei yugum, eta Iruñerantz beheratzea hasi zuten.