Apirilaren amaieran Karlomagnok gurutzatu zuen Orreagako igarobidea inolako arazorik gabe. Iruñera beheratu zen bere armadarekin, hirian sartu zen eta, behin barruan, hainbat buruzagi sarrazeno iritsi ziren mendekotasuna adieraztea eta gatibuak uztera hitzartutakoaren berma gisa. Pentsatzekoa da Iruñeak sasoi horretan Ebroko musulmanekin harreman onak zituela. “Regii Urtekariek” Karlos Hispanian bi bidetik sartu zela esaten dute besterik gabe: bata Iruñetik: “Tunc domnus Carolus rex iter peragens partibus Hispaniae per duas vias: una per Pampilonam (Regii Urtekariak). Orduan Karlos errege jaunak Hispaniako lurretara bidaia abiatu zuen bi bidetik: bata Iruñetik… “Regii Urtekari” berriek bere aurrekoek esandakoa argitzen dute Iruñea nafarren hiria deituz. “…congregato exercitu profectus est: superatoque in regione Wasconum Pyrenaei iugo, primo Pampelonem Navarrorum oppidum adgressus in deditionem accepit (Regii Urtekari berriak 778. urtearen inguruan)… armada bildurik, abian jarri zen, eta, Pirinioetako gailurra igaro ondoren, baskoien lurretan, lehenik Iruñera iritsi zen, nafarren gotorlekua, etsituta jaso zuena. “Metzeko Urtekariek” (prioreak) musulmanen menpe sufritzen zuten kristauak eskatuta etorri zela Karlos Hispaniara gehitzen dute, Akitaniatik igaro eta Iruñera iritsiz. “(778) Anno dominicae incarnationis DCCLXXVIII. Rex Carolus motus precibus, immo querelis Christianorum, qui erant in Hispania sub iugo sevissimorum Sarracenorum, exercitum in Hispaniam duxit; ipse scilicet cum manu valida per Aquitaniam pergers, iuga Pirinei montis transcendens, ad Pampilonam urbem pervenit (Metzeko Urtekariak prioreak). Jaunaren Haragitzearen (778) urtean, Karlos erregeak, Hispanian zeuden kristauen erreguak eta auhenek hunkituta. Akitaniatik erraz igarorik, Pirinioetako muinoetan jauzika, Iruñea hirira iritsi zen. Eginhard hitz gutxiagokoa da zeren Hispanian ahal zen eta gerra makineria gehienekin sartu zela besterik ez dio: “Hispanian quam maximo poterat belli apparato adgreditur” Hispania erasotu zuen ahal zen gerra makineria gehienekin. “Reginon” abadeak ere Karlos Hispanian Iruñatik sartu zela besterik ez dio “Carolus cum exercitu Hispaniam ingressus est, venit vero primo ad Pampelonam civitatem (Region). Karlos Hispanian armadarekin sartu zen, eta lehenik Iruñea hirira iritsi zen. Saxonis poetak argibide ezezagun bat ematen du, Iruñea armen bidez hartu zuela: Qui cum prima Pyrenei iuga iam superasset, ad Pampelonem, quod fertur nobile castrum esse Navarrorum, veniens il coeparat armis (Saxonis poeta). Eta Pirinioetako lehen muinoak igaro ondoren, Iruñera iritsirik- nafarren gotorleku nobletzat jotzen dena- armen bidez hartu zuen. “Astronomoak” “Regii Urtekariaren” gauza bera adierazten du, inolako arazorik gabe Pirinioak pasatzea soilik. Gaia garbi dago, Karlomagnok euskal-baskoien hiria hartu zuen eta, behin Carlosen eskuetan zegoelarik, Abu Thawr beregana etorri zen Huescatik, agindutako hiriak ematera, berma bezala bere anaia eta semea gatibu gisa utzi zituelarik. Gauza bera diote “Moissaceko Urtekariek” aurrekoetan hornitua: “778. Et in anno 778 congregans Karolus rex exercitum magnum ingresus est in Hispania, et conquisivit civitatem Pampelonam. Et ibi Taurus sarracenorum Rex, venid ad eum, et tradidit civitates quas et dedit et obsides fratrem suum et filium et inde perrexit usque ad Caesaraumgustam (Chronicon Moissiancense). 778. Eta 778. urtean Karlos erregeak armada indartsua bildurik, Hispanian sartu zen eta Iruñea hiria hartu zuen. Eta orduan Taurus (Abu Thawar), Sarrazenoen erregea, beregana joan zen, eta agintepean zituen hiriak eman zizkion, bere anaia eta semea gatibu gisa eskainita. Eta handik aurrera jarraitu zuen Zaragozaraino. Baino jada aurrekoetatik hornitutako “Urtekari Laurissenseak”, bere kontura gehitzen dute Carlosek Iruñea sarrazenoei kendu ziela, ez duena bat egiten Abu Thawarren iritsierarekin eta hasierako testuekin. Gaizki ulertze horren hutsaltasunak bat egiten du gatazkari jartzen dion datarekin, 779. “(779) Karolus contra Sarracenos Pampelonam civitatem capit. Abitaurus Sarracenorum rex dedit obsides fratrem suum et filium, et reddidit civitates quas tenebat”. (779) Karlos Iruñea hiriaz jabetu zen sarrazenoen aurka. Abitauro (Abu Thawr), sarrazenoen erregeak bere anaia eta semea eman zizkion gatibu modura, eta zituen hiriak entregatu zizkion. Iruñea sarrazenoei konkistatu zitzaiela dion lekukotasun bakar honen aurka jatorri bera duten garai bereko beste urtekarien testuak ditugu, hala nola “Annianoko Urtekariek” berariaz esaten dutenak Abu Thawr, errege sarrazenoa, hiria garaitua izan zenean, Karlosengana joan zela agindutako gatibuak emateko: “…conquisivit civitatem Pampelonam, et ibi Taurus, Sarracenorum rex, venit ad eum et tradidit et civitates quas habuit, et dedit ei obsides fratrem suum et filium. Et inde perrexit usque ad Cesaraugustam. (Anniako Urtk. Libur. Nat, Funtsa Latinoa 5941 zenbakia, 11. orrotik aurrera)…Iruñea hiriaz jabetu zen; eta orduan Taurus (Abu Thawr), Sarrazenoen erregea, beregana joan zen eta bere menpe zituen hiriak eman zizkion, bere anaia eta semea gatibu gisa utzita. Eta handik Zaragozaraino aurrera egin zuen. “Pectiviani Urtekariek” ez dute ezer berririk gehitzen ez bada Iruñea Galizian kokatzea, musulmanen menpe ez zegoen lurra adierazi nahian, horrek bat egiten du Iruñea zalantzarik gabe euskal nafarren hiria zela eta haien eskuetan zegoenaren ideiarekin:“ DCCLXXVIII. Eodem anno dommus rex Karolus cum magno exercitu venit in terram Galliciam, et adquisivit civitatem Pampilona”. Jaunaren 778. urtean Karlos erregea armada handi batekin Galiziako lurrera joan zen eta Iruñea hiria lortu zuen. Geroagoko historiagileek norberaren garaiko ideia eta sentimenduekin lerrotu dira iturriei kasu handirik egin gabe. Hemen dituzue bi adibide, bata XI-XII. mendekoa, Siloskoa, eta bestea XVI.ekoa, Aemiliusena. Silosko abadeak, bere izena ez da ezaguna, bere erara jarraitzen dituela Urtekariak aitortzen du, mairuak Iruñea inguratzen aipatzen ditu Karlomagno hirira iristen denean. Aemiluisek Karlomagno hiria inguratzen adierazten du eta musulmanak defendatzen eta errege adiskide eta aliatuei laguntza eskatzeko baimena erreguka, zera aginduz, itzuliko zirela eta hiria errendituko zutela 15 egunetan laguntzarik ez bazuten lortzen. Sinesgogorra da nola faltsutzen den historia denbora pasa ahala: “Ad Pampilonem, castra posita, missi qui percontarentur deditionem ne faceret Sarraceni, qui eam valido praesidio insederant, an fortunam belli expiri vellent: Tempus primum ad deliberandum patebat: datum es diei spatium: deinde id agebant ut ad reges socios amiscosque sibi mittere liceret: ut nisi intra quindecim dies auxilio illi praesto essent, dererent sese urbemque (Paulus Aemilius, Hist. Francorum, 23. liburua). XVI. mendearen hasieran idazten zuen egile honek nahiz eta esan, inork ezagutzen ez dituen, “Urtekari Baskoiak” jarraitzen dituela, Jaurgainek dion bezala, ba dirudiela “Chanson de Roland” edo “Sasi Turpin” lanetan hartzen duela oinarria, zeren eta baskoiak ez ditu kontuan hartzen inolaz ere.