Kontzeptua

Orreagako bataila

Dümmlerrek ezarri du Weflin-Trallek Pariseko Liburutegi Nazionalean Aggiardiren, Orreagan hildako borrokalarietako bat, epitafioarekin topatutako eskuizkribu bat ikertuz. Latinezko eskuizkribua 4.841 zenbakiduna da. Han aipatzen da heriotzaren data. “Qui obiit die XVIII Kalendas septembrias (abuztuaren 15ekin bat egiten duena). Epitafioa eta bere itzulpena honoko hauek dira. Hilobi xume honetan lohadar zurbilak daude, baino izpiritua argizagi gorenera doa. Etxe leinargian sortua, frankoen odol garbikoa, laster, ohore guztietara bideratua izan zen. Bizar fin eta distiratsuak bere masail gorriak estaltzen zituen. Ai, ene! Gazte ederra hil zen. Aggiardo deitzen zen bere aita bezala eta erregearen gortean lehena zen. Herio aseezinak burdinaz baliatu zen ilunpera eramateko, baino betirako argiak argizagi zerutiarren parera goratu zuen. Karolok Hispaniako hondarrak zapaltzen zituenean mundurentzat hil zen , baino betirako bizi da Jainkoarentzat. Negar egiten du Italiarrak eta Frankoa goibeltzen da, Akitania eta Germania ere aieneka ari dira. Baino zu, oi Bizen, martini ospetsua, betaz erregutu ezazu Jainko subiranoari. Hilobi honetan dago, baina soilik bere haragia lurperatua, bide argitsua hartu baitzuen eta gorte zerutiarrean bizi baita. Eta zuek, kristauak, tenplu sakratuaren ateak igarotzen dituzuenak, Aita Jainkoaren Semeari bihotzez erregutu. Esan guztiek; Oi Jainkoa, zure erruki haundiagatik, zure zerbitzari Aggiardoren bekatuak barkatu itzazu, iraileko kalendetako hemezortzigarren egunean hil zena. Goian Bego (J.M.L.ren gaztelaniako itzulpena).