Kontzeptua

Orreagako bataila

Arazo korapilatsu honetan bi gertakari desberdin bereiztu behar dira: Karlomagnoren tragedia eta Orreagako gatazka. Karlomagno Abu Thawr eta Suleiman Ibn al-Arabi wali musulmanak ekarri zuten agian buruzagi baskoien konplizitatearekin. Abderraman I. emirrari ez zaio interesatzen Orreagako arazoa baizik eta Karlomagno deitu izana agindutako hiriez arduratzeko. Hiru urte beranduago gertakarian nahasturik egon zirenak zigortzeko egin zuen ekinaldian hainbat lur baskoi kaltetuak ikus ditzakegu hala nola Calahorra eta Viguera, Ximen Azkarraren lurrak, Ibn Belascoten lurraldea eta Iruñea. Zigor espedizio hau Zaragozan kontuak garbitu eta Ibn Husain bere karguan baieztatu ondoren egin zuen. Beste espedizio bat gidatu zuen urruneko lekuetara hala nola Cotlliure eta Cerdanya Pirinioetako ekialdean. Ez dakigu nortzuk ziren Calahorra, Viguera eta Errioxako beheko beste lurretako jaunak, nahiz eta pentsatzekoa izan Zaragozaren menpe zeudela edo izena ezezaguna dugun beste edozein waliena. Ximen Azkarraren lurra jarraian zegoen eta Lizarra inguruko Deierngo lurrak izango ziren. Ibn Balasko “Balaskoren semea”, ez dakigu nola zuen izena baino bere arrastoa utzi du Belaskoain izenean, Lizarra eta Iruñea artean. Aldiz Iruñea hor geratzen da bere azalera eta bere dukearen edo buruzagi politiko-militarraren izena zehaztu gabe. Ez dago zalantzarik kristau lurrak zirela zeren Fatho-l- Andaluci kronikak hitzez-hitz dio Abderraman I. fedegabeen lurretan sartu zela Iruñea mendean hartuz. Pentsatzekoa da banukasitarrak  Tuteratik  inguru zeuden lurrak mendean zituztela, 802-803 urteetan jabetuta. Orreagako garaileak baskoiak izan ziren baino noren agindupean zeuden? Jakina Ximen Azkarra , Belascot eta aitatzen ez den Iruñeako buruzagia batera jardun zitekeen. Baino nortzuk gehiago elkartu ziren? Baskoniako iparraldeko eskualdeko buruzagiak batu zitekeen Lupo II.ak parte hartu gabe, bere burua baztertuz, zeren Ludoviko Pio garaian bizi izan zen Ermoldus Nigellus dionez, euskal dukearen leialtasuna zalantzazkoa zen. Auziasek uste du erasoa antolatu edo bultzatu zuela edo, bederen, eroarena jo zuela.