Kontzeptua

Orreagako bataila

Karlos Frantziara doa bueltan Zaragozatik Bartzelonaraino hedatzen zen lurralde osoarekin haserre. Ibn al- Arabi, aske, bere semeekin batera, Enperadoreari aurre egin diezaioke Zaragozatik biderik laburrena den Huescatik itzultzen saiatzen bada. Bere erresumina Iruñeako baskoiak ordaintzen dute. Garaitik gertuena dauden “Urtekariek” Karlomagnok baskoiak eta nafarrak menderatuz Iruñea suntsitu zuela besterik ez dute kontatzen eta Nafarren hiria zela Iruñea. “Regii Urtekari” berriak, Iruñera itzuli zela eransten dute baino baita ere gehituz hiriko harresiak suntsitu zituela aurrerantzean ezin zedin matxinatu: “Pompelonem, revertitur. Cuius muros, no rebellare posset, ad solum usque destruxit, ac regredi statuens, Pyrinei saltum ingressus est (Regii Urtekari Berriak). Hiriko harresiak lurraren pareraino suntsitu zituen, ez zitezen matxinatu , eta, itzultzeko asmoarekin Pirinioetako igarobidean sartu zen. X. mendean, gertaerak baino askoz ere beranduago, kronikariek bere iturriak gaizki interpretatzen dituzte eta sarrazenoak agertzen dira Iruñeako jabe gisa Karlos Frantzia aldera doanean. Funtsean, bi dira Prümgo Erregino eta geroagoko  Metzeko Urtekariak: “Eiectis itaque Sarracenis de Pampilona, murisque eiusdem civitatis dirutis, Vasconibusque subiugatis, in Franciam revertitur (Regino Prüm abbas. Pertz Urtek. “M.G.H.”, I). Iruñetik baita bota zituztelarik sarrazenoak, aitatutako hiriaren harresiak suntsituak, menperatuak Baskoiak, Frantziara itzuli zen. Ehunda hogeitahamar urte beranduago idazten zuen kronikari honek,  San Eparchiiren “Vita Karoli” jarraitu duela aitortzen du zeinetan ez dira batere aipatzen sarrazenoak. Garrantzizko beste testua Metzeko Urtekari Berrietako honoko hau da bere aurrekoak ez dituenak aintzakotzat hartzen ere: “Post haec, eiectis Sarracenis etiam de Pampilona, murisque eiusdem civitatis dirutis, Hispanis, Wasconibus eta Navarris subiugatis, in Franciam reuertitur (Metzeko Urtekariak, beranduagokoak). Geroago, Iruñatik Sarrazenoak bota  ondoren, hiriko harresiak suntsiturik; Hispaniarrak, Baskoiak eta Nafarrak  mendean hartu eta gero, Frantziara itzuli zen. Nafarren izena aditzen da Karlomagnok Baskonia desegin zuenetik 768ean, lurralde eta eskualde bakoitza bere kontura geratu zelarik. Lizarrako eskualdean Iruñarantz lur zati txiki bat izango zen garai hartan bere parajea bezala aipatzen dena. Nabarmentzekoa da Iruñeako gotorlekuak erromatarren garaiko eraikuntzak zirela eta garrantzizkoak gainera. “De Laude Pampilone epistola” gutuneko deskripzioari esker badakigu bere harresiak hirurogeitahiruko  oin lodiera zutela, laurogeita lau luzaera eta mila “diextra” perimetro, hirurogeita hamasei dorrez zedarriztatua zegoelarik.