Kontzeptua

Orreagako bataila

Gauza bat izan zen gatibuak ematea eta beste bat zeharo desberdina Karlosek berarekin Frantzia aldera daraman Suleiman al-Arabi preso hartzea. Haren semeek zerbait egitea erabaki zuten eta zerbait egiten dute presaka eta ustekabean. Ibn al- Athirren itzulpen fidagarrienak,  Millasena, Abadal historiagileak berea egiten duena, honela dio: “Karlosek lurralde musulmana atzean utzi eta bere burua salbu uste zuenean, gaineratu  zitzaizkion Matruh eta Aishun, Suleimanen semeak, bere gudarostearekin, eta aita askatu zuten. Elkarrekin itzuli ziren Zaragozara, al-Hussainekin hitzartu eta Abderramanen aurkako matxinadarekin jarraitu zuten”. Gertaera hau historiagile batzuk eta besteek bere testuingurutik atera dute gero egia-egiaz hartzen diren aieru ausartak eginez. Hain zuzen ere itzulpenak ustekabeko erasoa gertatu zen uneaz eta tokiaz ez datoz bat. Itzultzaile bakoitzak erabilitako aditzaren zentzu aldaketa txikien arabera berrehun kilometrotik gora lekualdatzen da eta denbora tarte dezentea ere.  Hona hemen bertsioak: 1. Millas: Lurralde musulmana atzera utzi eta jada bere burua seguru uste zuenean… 2. Codera: Musulmanen lurretatik urruti zegoenean… 3. Basset: lorsqu´il fut éloigné de la terre des Musulmans… 4. García Gómez: Lurralde musulmanetik aldendu zenean… Historia idazteko bere erarekin koherentea izanik, Menéndez Pidalek Coderaren itzulpena jarraitzen  duela dio (jada aldendua zegoenean) baizik “urrutiratu zenean” transkribatuz ez dela zehazki gauza bera. Norbait aldendu daiteke urrutiratu gabe. (La Chanson de Roland y el neotradicionalismo, 192 orria). Abadalek bereizten ditu ustekabeko erasoa, Suleiman Ibn al-Arabi salbatuz, eta Orreagako gatazka entzutetsua: “bi ekintza desberdin frankoen armadaren aurka: bata Nafarroko hegoaldean protagonistak musulmanak direlarik; bestea Pirinioak igarotzean, euskaldunen kontura. Igartzen da lehena ezusteko ekintza izan zela, hasi bezain laster  utzi zena harrapakina lortu ondoren” (Coloquios 51 orria). Soilik García Gómezen itzulpena da iragan burutuan dagoena “ urrutiratu zenean”.