Testu frankotarrek ez dute Orreaga aipatzen baizik eta Pyrenei saltum, Pirinioetako igarobidea, eta ez saltus Pyrenei, zein Pirinioetako igarobide bat izango zena. Igarobidea zehaztuta geratzen da kronistak atzerabidea Iruñetik egiten dela adieraztean, beste era batera esanda, Pirinioetako mendebaldeko zatian. Hortaz ez litzateke igarobide edozein bat, Belate, adibide, baizik eta inbasioen pasabide ohikoa, Orreagakoa. Saxonis poetak xehetasun interesgarria ematen digu Karlosek atzera egiterakoan hartutako bidea seinalatzen duena: Ad Pampelonem rediens, deiecerat eius Ad terram muros fieret ne forte rebellis. Cumque Pyrenaei regressus ad intima saltus Militi cum lasso calles transcenderet arctos Insidias eius summo sub vertice montis Tendere Wascones ausi nova proelia tentant. Iruñera itzulirik, bere harresiak bota zituen, ez zitezen matxinatu. Eta , itzuleran Pirinioetako arroila sakoenean, aurrera zioan, armada nekaturik, bidezidor estu haietan, baskoiak ausartu zirelarik mendiko tontor altuenen babesean segadak prestatzera, hainbat eraso eginez. Arazoa argi eta garbi badago ere, ikus dezagun nola tratatzen dituzten kronika latinoetan Pirinioetako hiru igarobideak, Orreaga Somport eta Perthus, hiru galtzara erromatarrekin parekatzen direnak: Astorga- Bordele bidea eta Imus Pyrenaeus; Caesaraugusta- Beneharn bidea eta Summus Pyrenaeus, eta, azkenik, Domitia bidea eta in Pyrinaeo. Saltus Pyrinaeus toponimoa, Galia Narbonarraren kokalekuan aipatzen denean, Pirinioetako mendebaldeko zatiaz ari dira; aldiz Galia “Comata” mugatzen denean, Pirinioetako ekialdeaz ari dira. Baino bakarrik eta testuingururik gabe azaltzen denean, zalantzarik gabe Perthusaz ari dira. Bi eskuizkribuk Pyrenaeo soilik berridazten dute saltus hitzik gabe. Ravennako kosmografoak Pirinioetako hiru zatiak zehazten dizkigu hau esaten duenean: “Completur autem ipsa Spania habens finem ab uno latere litus Oceani Saltum Pirineum Spanoguasconiae; et deinde ipsum Saltum Pirineum Gasconiae; juxta vero mare magnum Gallicum ipsum Saltum Pirineum eta provinciam Septimanam”. Hispania ixten da alde batetik, Ozeanoko kostaldean, Spanoguasconiako Saltus Pirineum-a muga izanik, eta ondoren Guaskoniako Saltus Pirineum-a; azkenean Galiako itsasoan, Saltum Pirioneon berean. Guido, agian Ravennako kosmografoaren garaikidea, muturreko bi Saltusak aipatzen ditu: “Hispania habet funem ab uno latere juxta Oceani Saltum Pyreneum Spanoguasconiam , veo juxta mare magnum Gallicum ipsumque ex alio latere Saltum Pireneum et Provinciam Septimanam (Guidonis Geographica, Pinder arg. 555 orria) Hispaniaren mugak dira, alde batetik, Ozeanotik gertu, Spanoguasconiako Saltus Pyrenetem, eta bestetik, Galiako isats zabalaren ondoan, Saltum Pyreneum bera eta Septimania probintzia. Nabaritu daitekeenez testuetako bat bestetik eratorria da. Egia esan biak bera dira. Orreaga gatazka-leku gisa aipatzen den lehen aldia XI. mendean izan zen, 1065 eta 1075 urteen artean, Damaso Alonsok Donemiliaga Kukulan aurkitutako “Ohar Emiliar” batean, monasterioa iruñarra izan zen garaikoa. Testuak dio: “At ubi exercitum portum di Sicera transirit, in Rozaballes a gentibus sarracenorum fuit Rodlane occiso (Damaso Alonso. La primitiva épica francesa a la luz de una Nota Emilianense, Madril 1954)”. Baina armadak Sicera (Uharte Garazi) bortua igaro zuenean, Errolan hila gertatu zen Orreagan sarrazeno jendeen eskutik. Ohar honek gatazkan hildako buruzagiak banan-banan aipatzen dituenean ez ditu izendatzen ez Anselmus ezta Egginhardus, baino bai Beltran, Ojier ezpata laburrekoa, Gilen sudur-kakoduna, Oliveros eta Turpin gotzain jauna. Guzti honek garbi uzten du Orreagako fraide frantsesak eta haiekin lotutako elizak, bere elezaharra jada asmatua zutela nazio frantziarren ondra eta laudorioa goratzeko. Kasu honetan frai Turoldoren “Chanson de Roland” aurreko beste batean oinarritzen zen. Dena-den, XI eta XII. mendetan, denek zekiten Karlos inbaditzailearen aurkako gatazka Orreagan izan zela zeren, “Karlosen Gurutzea” aipatzeaz aparte, “Karlomagnoren Kapera” izendatzen da Ibañetako bortuan zegoena: “iuxta capellam Caroli Magni famosissime regis francorum ( 1132ean Larrosa gotzainak sortutakoa). 1174ean Errolaren Kapera (Capella Rollandi) deitzen zioten.