Kontzeptua

Orreagako bataila

XII. mendean idatzitako “Erromesen Gidak” (Codex Calixtinusen IV liburua), jada aipatzen du “Karlosen Gurutzea” edo “Crux Karoli”, Pirinioetako goiko tontorrean. XII. menderako zergati inperialistak erlijiozkoak bihurtzeko prozesuak jada goia joa du. Ez zaio falta Karlomagnoren kanonizazio prozesua besterik. Mende bereko beste adierazpen batzuk “Crux Karoli” hau aipatzen dute baita. Aitatzen dira, adibide, Pascual II.en bula bat (1106 urtea) non  Baionako gotzain barrutiko alde horretako mugaz jotzen da hegoaldean: “omnis vallis quae dicitur Cirsie usque ad Karoli Crucem”…Uharte Garazi deitzen den bailara osoa, Karlosen gurutzea arte. Vézelayko fraideak (XII. mendea) baieztatzen du Leonorren, Akitania eta Baskoniako Dukesa, lurrak Pirinioetatik hedatzen zirela “Karlosen Gurutzeraino”: “…usque ad montes Pyrenaeos et usque ad “Crucem Karoli”, … Pirinio mendiak arte Karlosen gurutzeraino. Aspaldi desagertu zen Karlosen gurutzea kokatze lekuari buruz aztarnarik utzi gabe. Hainbat historiagileak,  bakoitzak bere ustez egon behar zuen lekuan finkatu dute testuinguru historikoen arabera. Kokatu dute Ortzantzurietako gailurretan (Colas) Bentartean (Duhourcaud), Burriaguerran (Menendez Pidal), Astobizkarren (Jaurgin), baino orokorrean Ibañetako muinoan kokatzen da (Oihenart, XVII.en mendeko marka) eta egungo Dubarat eta Daranatz, Lacarra, Campion eta Jimeno Juriok. Izan ere Ibañetako Done Salbatore kapera aspaldiko muga bat da. Ibañeta bortua da, gune banatzailea Erroibarreko  hegoaldeko ibarrak eta iruindar lurrak eta Luzaide eta Uharte Garaziko iparraldeko ibarren artean. Done Salbatoreko eliz-ospitalea zen erromesak aterpea eta atsedena lortzeko gune eta toki garrantzitsua. Ezin esan daiteke Karlosen Gurutze honen sorrerak ez duela zer ikusirik Errolanen epikarekin, suprefet honen ezpata, lurrean sartua gurutze itxurarekin eta elezaharra bilbatu zuten gainontzeko zehaztasunekin. Baino tenplu erromanikoaren zimenduetan  gizon, emakume eta umeen hezurdura piloa topatzeak bestelako ondorio errealagoak eta dramatikoak eragiten dizkigu. Zalantzarik gabe ez dira armada karolingiarren  biktimak, ez 778koak ezta 824koak. Hezur puskatuak dituzten adin guztietako pertsonak dira. Jimeno Juriok zuhurki adierazten duenez “ leku horietan lurperatutako biktimen oroitzapenak agian sortu zuen bere ohoretan gurutzeak jartzeko ohitura, gesta-kantak Errolaren heriotza lekua hemen finkatu baino lehen (Dónde fue la batalla de Roncesvalles, 16 orria)”. XVI. menderako Karlosen Gurutzea jada desagertua zen. Oihenart, hurrengo mendean, Karlosen Gurutzea egun Ibañetako Done Salbatoreren Kapera dagoen tokian zegoela dio, Pirinioetako gailurrean ( Noticia, 1929ko arg. 304 orria). Gurutzea desagertu zenean bere izena monumentu berri batek hartu zuen, Karoli Magna Kapera, Done Salbatoreren izenarekin. “Valcarlos” (Luzaide)  edo Karlosen Bailara izena ere aipatzen da Compostelako Kodexean: “ Mendi honetatik gertu- itzultzen dugu- iparralderantz, “Valcarlos” deitzen den mendia dago, non Karlo Magno eta bere armadari abegi ona egin zitzaien, bere gerlariak Orreagan hilak izan zirenean. Hortik Santiagora doazen erromes asko igarotzen dira mendia igo gabe”.