Gaiari buruz ez genuke ezer jakingo Parisko Liburutegiko Nazionalean hildako baten epitafioaren aurkikuntzagatik ez balitz. Ez dakigu, beraz, non lurperatu zuten Eggihard, zeinen gorpua berreskuratua eta Frantziara aberriratua izan zen, edo gatazkaren egunean bertan edo beranduago egindako negoziazioen bidez. Itxura guztien arabera Karlosek berak gatazkan parte zuen aurrealdea salbatzea lortu zuelarik atzealdea galtzearen truke. Basailuen gorpuak aberriratzea eginkizun sakratua zen garai hartan, eta ondorengo mendeetan ere. Karlos porrotaren lekura itzuliko zen, ziurrenik hurrengo egunean, egun argiz, pertsona ospetsuenen gorpuak berreskuratzeko. Karlos bertan egote hau ziurtatu daiteke iturriek esaten dutenagatik: “ezin izan zuela porrotaren ordaina hartu” baskoien sakabanaketagatik.