Kontzeptua

Orreagako bataila

Kronista arabeak Emirrak Iruñea aurka jo zuela esaterakoan ez dute zehazten nor zen hiriko eta mendietako buruzagia. Hautematen den pertsona bakarra, besterik ez jakitean, Enneko delako bat da, euskal iruindarren lehen erregea izen zen,  Enneko Ennekezen aita. Ibn Hayyan eta Ibn Hazmen arabera 820ra arte bizi izan zen. Lévy Provençal historiagileak haren arbasoen sailean kokatzen du Eneko Enekez (Iñigo Iñiguez) erregearen aita lez eta, gero alarguntzean, 788ean hil zen  MusaIbn Fortun Ibn Kasiren emaztea izango zenaren, senarra ere. Banu Kasitarrekin harremanak Eneko zaharra eta, orduan Huesca alderako lur aragoiarrak menperatzen zituen, Musa Ibn Fortunen artean hasiko ziren. “En Nuwairi” arabiar kronikaren arabera Banu Kasitarrak Tuteraz 802-803ean jabetu ziren frankoen (baskoiak) laguntzarekin. Hortaz, Don Rodrigo artzapezpikuaren oharra, Enekok Bigorrako eskualde baskoian zuela jatorria, oso egokia dirudi testuinguru honetan.  Banu Kasitarrekin harremanak iruindar lurren ekialdean gauzatuko ziren, Zaraitzu, Erronkari eta Echo ibarretan. Eneko zaharraren alarguna Banu Kasi Musa Ibn Fortunekin ezkontzeak bi familien, musulmana eta kristaua, gertuko harremana adierazten du. Iltzarbe Bailarako kronikak garai hartako berriak arakatzen ditu lehen buruzagi edo errege hau, noble bihurtu omen zuen Izaban finkatu zela esatean. Kronika honek berak adierazten du Aibar, Kaseda, Galipentzu, San Martin Unx eta Uxue hiribilduak gotortu zituela. Arazoa da kronika honen balio zalantzagarria. Jakina, aitatutako hirien gotorlekuek Aragoi ibaiaren arrorako bidea ixten dute, Jakarantz, baita ere Iruñerantz. Burgi, Arbaiun eta Iratiko arroilak  gero indarrez  ibarretara sartzen saiatzeko  sarrera zailak dira. Lacarrak ohartarazten duenez “ Iruñea barruti-buru izatetik eskualdean agintzen duen bertako buruzagi baten menpean egotera pasa da, hiriak bere izena eman diona Arba Pampilonense- eta bertakoak iruindar izenez ezagunak izango dira”. Baino zerbait gehiago gehitu behar da: monasterioen eskualdea da, bereziki, bi handi eta garrantzitsuak: Leire eta San Juan de la Peña. Hain zuzen ere Enneko hau, berez lurralde txiki bateko erregea, benetan noizbait izan zitekeen Iruñearen jabea, mendietako hiria, Pirinioetako ibarretakoa Zubiritik Jakaraino. Iruñea hiriagatik frankoak, baskoiak eta musulmanak lehiatu ziren, esku batzuetatik besteetara igaroz, godo eta frankoekin gertatu zen bezala. Soilik bi familiak, Banu Kasi-Eneko, elkar ahaidetasun loturak  ezarri zituztenean  Iruñea erreinu baskoiaren hiriburua bihurtu zen.  Kronikari arabiarrek Iruñea hiria baskoien  (baskunis) hiri gisa aurkezten dute eta euskara  (baskia) erabiltzen den lurraldea menderatuz. Godo eta frankoen arteko gerratik Iruñeak euskal gotorleku arriskutsuaren ospea lortua zuen. Godoak eta, gero, musulmanak menpean hartzen zuten bakoitzean, menditarrak berreskuratzeko ardura hartzen zuten. Ibarra lakarrenak, Baztandik Jakaraino, Orreagatik igarota, euskaldunentzat beti gotor eta babesleku izan ziren. Enekoren goitizena, Aritza, “haritza” edo “bizitore” esateko balio duena, Ximen Azkarraren senitartea dela pentsarazten digu, zeinen lurrak, antza denez Deierriren barnean hedatzen ziren, Lizarra inguruan. Eta ausaz, izena ez dakigun Ibn Belaskot misteriotsuaren ahaidea ere izango zen, zeinen lurrak ziurrenik  Lizarratik gertu zeuden, Arabarantz, eta agian ekialdera muturreko muga Belaskoain inguruan. Horrek ez du ukatzen Belaska leinu arabarrak sustraia eta jatorria Aragoi Garaian izan duenaren ziurtasuna, baino tradizio beraren arabera, frankoei lotua. Banu Kasitarrak lurrez jabetzen aritu ziren, Ebron gora, Ennekoren (semea) garaia arte, noiz Tutera eta Errioxako lautadako nagusiak ziren. Badirudi Enekoren hedadura mendebaldera Banu Kasitarren berdintsua dela. Dena den, aieruak ezin dira hartu gertakari ukaezinez, Pidalen jarraitzaile diren egungo hainbat historiagileak egiten duten bezala. Eneko bat dago, Enneko Enekezen (semea) aita, euskaldunen lehen erregea (824ean) Banu Kasitarrekin bere lurretatik harremanak  dituena. Eta buruzagi hau, zeinen alarguna Musarekin ezkondu zen, ez da nolanahiko buruzagia. Radak dionez Bigorran zuen jatorria. Itzultzen dugu: “Bigorrako konderriko gizon, Enecho izena zuena, umetatik gerra eta erasoetara ohitua, borrokako gogorkeriaz Aritza izena eman zitzaiona…”. Baita ere “Pirinioetako eskualdean bizi zen eta, Nafarroako lautadara beheratu zenean, borroka asko izan zituen bertan, eta horrengatik Printze kargua merezi izan zuen biztanleen artean…”. Baino zein Enekoz ari da artzapezpikua? Aidanez Eneko zaharraz. Zergatik etorri zen Bigorratik? Karlomagnok 768 eta 769 urteen artean zatitu zuen Baskonia. Buruzagi independentistentzat deserriratze ugarien urteak izan ziren. Hau horietako bat izan zitekeen. Frankoen jazarpenetik ihes etorria. Eta “pentsatzekoa da- Lacarrak dionez-, aurreko mendeetan bezala, ez zegoela buruzagi bat bakarra, baizik eta hainbat, bailara edo eskualde txikien mugetan mugitzen direnak, eta, askotan, beraien artean etsaiak zirenak. Zalantzarik gabe Pirinioetako isurialdeko nagusiekin harremanak eta hitzarmenak mantentzen zituzten (Hist R. Nav., I, 30 orria)”. Nolanahi ere-amaitzen du Lacarrak- buruzagi bakarra eta barrutiko hiri gidari bakarra ez izateak zeharo zaildu zuten musulmanen, eta frankoena ere, lana bere agintea ezartzeko. Jazoeren datatik urrundu ahala  bada kroniketan  erkatu beharra dugun egitate bat eta zera da poliki-poliki musulmanak azaltzea, bai Iruñeako nagusi gisa, bai hiriaren inguratzaile gisa. Horrela Prümeko Erreginok, jada 908ean eta Alemanian idatzi zuenak, bere urtekarian inolako dudarik gabe Karlomagnok musulmanak bota zituela ziurtatzen du.