Orain arte ontzat jo ditugu lekukotza historikoak azaldu ahala, bere xumetasunean, kronistaren egoera eta antzeko kasuetan egiten zena kontuan hartuta. Zuzeneko testigantzatik, testigantza-iturrietatik, bi ondorio atera ditzakegu: 1. Orreagako borroka bere testuinguru diakronikoan kontuan hartu behar da. Herri barbaroekin eta haien ondorengoak izan ziren bisigodo eta frankoekin Orreagan bertan gertutakoen artean beste bat besterik ez da. 2. Baskoien erresistentzia eta matxinaden zerrenda luzea hurrengo mendeetan iraungo duen jarraibide historikoa da. Intsumisio borroka jarraia da inperio franko eta bisigodoen parte ez izateko. 3. Orreagako gatazka ezin izan zen Karlomagnok Iruñea suntsitu ondorengo 24 orduetan bat-batean prestatu. Izena ez dakigun euskal buruzagiek zehazki prestatua izan zen. Agian Karlomagno Zaragozatik igaro zenetik apirilaren amaieran. 4. Euskal erasoak sekulako anabasa sortu zuen armada osoan…” totum exercitum magno tumultu pertubant… (Regii Urtekariak)”… armada osoa arrapalan jarriz… 5. Armadaren atalen agintari ia guztien heriotzak garbi uzten du porrotaren larritasuna: “ In hoc certamine plerique aulicorum, quos rex co piis propter praefederat , interfecti sunt… (Regii Urtekariak)”. Borroka honetan erregeak agintea emandako gorteko agintariak hilak suertatu ziren… 6. Honelako porrota ezin zen eragin euskal eskualde guztietako miliziak batu ezean, buruzagitza bakarrarekin. 7. Karlomagnoren beraren porrot bakarra izan zen, hori dela eta “porrotaren minak erregearen bihotzen, Hispanian jazotako zorioneko gertakariak ilundu zituen”: “Cuius vulneris accepti dolor magnam partem rerum feliciter in Hispania gestarum in corde regis obnubilavit (Regii Urtekariak). Porrotaren nahigabeak hein batean erregearen bihotzean estali zituen Hispanian egindako zorioneko gertakariak. 8. Borroka gogorra eta jarraikia izan zen arma astundun soldadu beteranoen eta, mendeetan, horrelako babes borrokara ohitutako gerrila oste arinen artean: “Et licet Franci Wasconibus tam armis quam animis praestare viderentur, tamen et iniquitate iocorum et genere imparis pugnare effecti sunt (Regii Urtekariak)”. Nahiz eta frankoak gailendu baskoiei bai armetan bai adorean, haatik tokiaren zakartasuna eta borrokaren izaera desberdintasunagatik, menpean topatu ziren. 9. Mende bat beranduago frantses literaturaren zantzu nazionalistak nabaritzen dira zorigaitzeko jazoera faltsutu nahian. Saxon poetaz ari gara zeinek bere bertsoetan lapur samalda batek arrakastaz armada frankoaren hornidura ostu balute bezala kontatzen du borroka:... Fit pavor hine exercitibus, subitoque tumultu Turbantur, victrix latronum turba nefanda… Beraz beldura hedatu zen soldatuen artean eta asaldatu ziren ustekabeko iskanbila eta irabazle jarrerako lapur samalda higuingarriarekin… 10. Borroka Pirinioetako gailurrean hasi zen. Ez dago garbi Auritzetik Lepoeder barrena gora egiten duen galtzada erromatarrean edo Ibañetako bide militarrean. “Pyrenei saltum ingressus est (Regii Urtekariak)”, “Cumque Pyrenei regressus ad intima saltus (Saxo poeta)”. “…in cujus sumitate wascones…” (Regii Urtekari Berriak). Pirinioetako basotik sartu zen. Itzuleran oihanaren sakontasunean. … non gailurrean baskoiak… 11. Karolingiar espedizioak ez zuen inolako zergati erlijiosorik baizik eta Ebrorainoko lurrak mendean hartzeko grina inperialista. 12. Protagonistak, historikoki eta behin eta berriro ziurtatuak, baskoiak dira. Ez dago garaiko edo handik gutxirako inolako oharrik besterik dionik. 13. Orreagako gertakari latzeko gertuko testuinguruan ditugu, berezko protagonistak frankoak eta baskoiak, eta urrutiko testuinguruan frankoak eta musulmanak. 14. Borroka 778 urteko abuztuaren 15ean gertatu zen. 15. Hiru gai desberdin dira, Zaragoza eta frankoak, Suleimanen erreskatea eta Orreagakoa. 16. Orreagara joan ziren iruindar baskoiak eta eskualde baskoietakoak. 17. Orreagako gertakariak nazioarteko ospea lortu zuen “Errolanen Kantuarekin” eta honetan jatorria duten sail osoan, gertakariak desitxuratu eta benetako pertsonak aldatzearen truke. 18. Borrokari buruz benetan balio duten testigantzak “testigantza-iturriak” dira. Ondorengo idazleak ez dute kontatzen baizik eta bere erara interpretatzen.
