Zaragozara iristeko Karlos erregeak zeharkatu behar zituen bai Akitania bai Baskonia. Horregatik, laidoaren eta bidegabekeriaren erresuminak oraindik bizirik, ezinbesteko neurriak hartzera behartuta dago. Ez dakigu zeintzuk izan ziren, baino Ludovico Pioren biografiak bere kronikan idatziz ematen du: “Transiit Garonnam fluvium, Aquitanorum et Wasconum conterminum: quam regionem iamdudum in deditionem susceperat. Lupo principe se et sua eius natui dedente. Idibem etiam quae opportunitas utilitasque dictavit explicit, statui Pyrinaei montis superat difficultate ad Hispaniam pergere…” (Astronomoa). Akitaniar eta Baskoien arteko mugaren parean dabilen Garona ibaiaren beste aldera pasa zen, lehen ere menderatua zuen eskualdea, Lupo printzeak bere burua eta ondasunak haren esku jarriak zituelarik. Han burutu zuen, baita ere, aukerak eta komenigarritasunak iradokitzen ziona. Hispaniara pasatzea erabaki zuen, Pirinioak ziren oztopoa gaindituz. Ia sasoi berekoak diren “Regii Urtekariak” zera dio : “DCCLXXVIII. Tunc domnus Carolus rex iter peragens Hispaniae per duas vias: unam per Pampilonam, per cuam ipse supradictus magnus rex perrexit usque Caesaraugustam. Ibique venientes de partibus Burgundiae et Austriae vel Baioariae, seu Provinciae et Septimaniae et pars Langobardorum; et coinungentes se ad supradictam civitatem ex utraque parte exercitus. Gero Karlos errege jaunak Hispaniako lurretara bidaia hasi zuen bi bidetik: bata Iruñea barrena, zeinetik Zaragozara iritsi zen errege handi hura. Honetatik etorri ziren Borgoinakoak, Austrasiakoak, Bavariakoak, Proventzakoak, Septimaniakoak eta Lombardiakoak; eta horrela aipatutako hirian bildu ziren alde bateko eta besteko armadak. Aurre-aurrean Karlomagno doa Gorteko hierarkekin. Bidean, Chasseneuilera, Charenten, iristerakoan Enperadorea geratu zen Bazkoa ospatzeko, herri honetan, aurrerantzean errege egoitza, bere emazte Hildegarda utzi zuelarik ezin baitzuen bidaia jarraitu bere haurdunaldi aurreratuagatik. “Pascha vero in Aquitania apud Cassinoillum natalem celebravit (Ex Eginhard Urtk. De Gestis Caroli Mag. Ad ann 778) Bazkoa Akitanian ospatu zuen, Chasseneuilen. Zenbait idazleek Chasseneuil Poitierstik gertu kokatzen dute. Karlomagnok, emaztea Chasseneuilen utzita, akitaniarrak eta euskaldunen arteko muga den Garona zeharkatu zuen.