Akitaniara espedizioa. Karlomagnoren itzulera, apaldua eta mindua, azkarra izan zen. Benetako galopa izan zen. Batezbesteko 25 km. eguneko kontuan hartzen badugu sei astetan 1.200 km egin dituela ez dela nolanahiko huskeria, alde batera utzita han eta hemengo derrigorrezko geldiuneak, hala nola Chasseneuilen, bere emaztearenean egin zuena. Abuztuaren 15ean gertatu zen Orreagako gatazka; berehala gurutzatu zituen Baskonia eta Akitania osoak, Auxerretik pasa eta irailaren 24rako Herstalen (Belgikan) zegoen. Martxaren abiadura arren Akitanian erabaki gogorrak hartu beharko ditu. Iparraldeko errege hiribilduei Erresuma zaintzeko lana ematen die, mugak babestekoa eta baserriko produktuez hornitzekoa. Akitaniak Baskoniarekin muga dauka Garona ibaia jarraituz eta Pirinioetatik wali musulmanekin. Akitaniako administrazioan bere konfiantza osoko pertsonak nahi ditu helburu horiek lortzeko, eta, antza denez, bertako inor fidatzekoa ez denez, leinu frankoko kondeak izendatzen ditu akitaniarren maltzurkeria eta bortizkeriaren aurrean sorgor izango direnak. Horrela Akitania bereganatu nahi du Iparraldeko probintziekin parekatuz errege agintea eta ondarezko ondasunak sendotuz. Ordea Baskonia lehen bezala geratu zen. Ez dago Lupo II.i buruzko berri historikorik zeren betirako desagertzen da semea delarik oinordea. Karlosek Baskoniara itzultzeko asmoa du eta bere mugetaraino iritsi Baskonia iruindarraren barrena. Urte batzuk beranduago ikusi daitekenez, nagusitasun lan hau betetzen saiatu ziren Iruñeraino. Akitanian gertatutako kargugabetzeen berririk ez dugu baizik eta konde berrien izendapenak Bordelen, Tolosa, Albi, Périgord, Lemousin, Bourges eta abar. Bordele eta Tolosa, Baskoniako mugakideak eta lehenak mugitzen inolako altxamenduetan, moduko funtsezko hiribilduetako Sigwino eta Chorson kondeak izendatzen ditu hurrenez hurren. Astronomoaren testua honoko hau da: Karlos erregeak jakinda, beraz, erresuma bat gorputz baten tankerakoa dela, orain aje honek erasaten diola eta gero beste horrek, sendagileen moduko aholkuez eta indarrez baliatuz jasotako osasuna ez bada zaintzen… Akitania osotik kondeak, abadeak eta (menpeko) beste asko izendatu zituen, modu arruntean basailuak deritzanak (guztiak) Frankoen leinukoak, zeintzuk arreta eta azkartasunez, trebeziaz eta bortizkeriarik gabe, segurua zen aurre egitea, eta erresumaren zaintzaren ardura eman zien beharrezkoa uste zuen heinean, mugen babesa eta nekazal produktuen hornidura errege hirietan. Eta lehenik Bourgesko hirirako Hunberto kondea izendatu zuen, Chorson Tolosarako, Sigwino Bordelerako… Auziasek uste du, Alaonen gezurrezko gutunean dion bezala, Lupo II Orreagako arazo trinko honetan nahastuta egon zela baino bere semeak Lupo Santxok dukerria jasotzeak inolako arazorik gabe eta frankoen zerbitzuan zalantza orok baztertzen ditu. Segada Iruñean prestatu zen. Orain, hondamendia eta haren garrantzia dela eta presakoena Akitaniak Garonaren bertze aldetik euskaldunak eta Inperioarekin muga duten Pirinioetako beste alboko musulmanak zelatatzea da.
