Orreagatik sartu zen armada eta Perthustik zetorrena, Bartzelonatik pasa ondoren, Zaragozan batu ziren. Hona hemen zer dioten iturriak: “coniungentes se ad supradictam civitatem ex utraque parte exercitus (Regii Urtekariak). Esandako hirian batu ziren alde bateko eta besteko armadak. “Coniunxerunt autem se uterque exercitus ad Caesaraugustam munitissimam urbem (Metzeko Urtekariak, prioreak). Bi armadak Zaragozan bildu ziren, sendo gotortutako hiria. “Inde Hiberum amnem vado traiiciens, Caesaugustam praecipuam illarum partium civitatem accesit (Regii Urtekari Berriak). Ebro ibaia igaro eta Zaragozako auzoetara hurbildu zen. Karlomagnus sagako lehengo adarrak, aipatzen du “Errolanek “Nobles” (= Iruñea) hartu ondoren, Erromako enperadoreak, hurrengo egunean, Montgardig hiribildura inguratu zuen, eta Kordrtik erregea azken honen laguntzan etorri zelarik Carlosek ihes eginarazi zion eta, Montgardig hartuta, Kordrrez berehala jabetu zen non erregea hil zuen eta azkenean Zaragozako aitzinera iritsi zen. Aebischer irakasleak zera dio: “hori bai, Montgardig= Montjardin= Monjardin; Kordr=Cordres=Cortes. Toki izen horiei, gehitzen badiegu Tutera eta Valterne, zeintzuk zalantzarik gabe, Tutera eta Valtierra (?) diren, baditugu zantzu egokiak Karlomagnok Iruñea eta Zaragoza artean jarraitu zuen bidea markatu ahal izateko. Zalantzarik gabe ez gaude historian, baizik eta elezaharren historian, elezahar epikoa: baino nor ausartuko da baiestea honek bestea baztertzen duela” (Textes norrios… 57-58 orriak). Funts osoz Abadalek uste du espediziokide frankoei Suleiman al Arabi walia batuko zitzaiela. Espedizioa Lleidako galtzadatik aurrera jarraitu zuen Huesca arte eta han gehitu zitzaien hiriko walia, Abu Thawr (Abutauro) eta gero elkarrekin Zaragozara beheratu ziren. Ibn al-Athir kronikari musulmanak zera dio “Suleiman Karlosekin topo egitera atera zen eta berarekin Zaragoza aldera abiatu zen; baino al-Hussain ibn Yahya al- Ansari, Jaad ibn Obaidaren ondorengoa, boterean aurrea hartu zion eta Sulaimani buru egin zion.