Inolako zalantzarik gabe Orreaga gatazkaren parajea izan zela ziurtatu ondoren, lur eremu berari buruz zerbait azaldu beharra dago. Gauza jakina da bi bide daudela Pirinioak gurutzatzeko Orreagatik abiatuta, Luzaide aldera mehargunetatik beheraka egiten duena eta mendi gainetatik gora egiten duena gero Uharte Garazi aldera behera egiteko. Eztabaidatu da gatazka igarobide batean ala bestean gertatu ote zen edo bietan. Antza denez Karlosen aurrealdeak, bera burua zelarik, goialdeko bidea egin zuen, erromatar galtzada Lepoederreko bizkargunetik Bentarteara doana eta Donibane Garazira jaisten dena, armadaren zatirik handienak, buruzagi nagusienekin, Arrañosingo trokara jo zuen, egungo kolegiata kokatzen den lekutik gertu. “Chanson de Rolandek” informazio hobeagoa du tokiari buruz gertutakoaz baino. Gero jazoerak bertan kokatzeko lehenagotik lekua ikustera joaten diren idazleekin gertatzen denaren antzekoa gertatzen da. Hori gertatuko zitzaion Chasonnaren lehen egileari. Oxfordeko “Errolanean” hiru aldiz aipatzen dira Sizerko Porzak, egungo historiagileren bateren-batek Ciresa (Huesca) herriarekin lotu nahi izan du baino, zalantzarik gabe, Uharte Garazi da, latindarrak Portus Sicera- Sizer- Cisera deitzen dutena eta arabiarrak Bort- Jezar edo Schezar. “”Liber Sancti Jacobi” edo Santiago de Compostelako Codex Calixtinus barruan dagoen “erromesen gidak” berak Uharte Garaziko bortuak aitatzen ditu zeinen behealdean Eiheralarre dagoen: “a portibus Ciseris…a villa Sancti Michalelis que est in pede portum Cisere ( Liber Sancti Jacobi, Whitehill arg. 1944. 350 orria, osatua 356 eta 357)” Uharte Garaziko bortuan… Eiheralarre hiribildutik Uharte Garaziko bortuaren behealdean dagoena. Uharte Garaziko bortu horiek galtzada erromatarraren gunerik garaienak dira. Frantziatik etorrita, bideak goraka egiten du bare-bare Leopederreko borturaino (1.400 m.) handik beheraka egiten du Astobizkar basoa alde batera utzita, hegoaldera, Ibañetako bizkarguneraino (1.075 m.). Bortu horietatik gora egiten duten bideak antzinako bide militarra eta erromatar galtzada dira baita ere Napoleonen bidea deitzen zaio zeren 1813ean konpondu zen Soult jeneralaren artileria igaro ahal zezan. Ibarra benetako segada izan zen: in subiectam vallem. Bi bideen hasiera puntua lehen topaketaren gunea izango zen. Borroka Leopederretik Ibañetaraino hedatu zen eta agian urrutiago ere. Ibañeta baino lehen, Auritz eta Orreaga tartean itsasoa baino 900 m. gorago dagoen 5 bat kmko zabalera duen ordoki bat dago. Arrazoi osoarekin Erro-zabal izena dauka I-H.ra doan ibarraren burua izanik. Pasai bukoliko ezin ederragoa da, pago eta haritz basotxoen artean itxura berezia duten larreak zeinen artean errekak igarotzen diren. Aspaldiko galtzada erromatarrak igoera hasi baino lehen ordokia gurutzatzen du Ibañeta aldera (1.062 m.), atlantiar-mediterranear isurialdeen banalerroan dagona, eta Lepoederreko bortua (1.459 m.). Erdi Aroan Santiagora zihoazen erromesen bidea ere bada. Ordoki honetan, Auritzen, zegoen Erro kondeak Conquesera oparitutako erromes ospitalea 1101 eta 1104 urteen artean Kolegiatan jasota dagoen izkribuak dionez. Orreaga dagoen lekuan 1132 urtearen inguruan beste ospitale bat sortu zen erromesen ostatu bihurtu zena. Leku estrategiko honetan Kolegiata ospetsua sortu zen 1200 urtean. Ibañetara azkar igotzeko punturik onena da. Borroka baskoien gailurrean hasi zen: “in cuyus summitate Wascones insidiis. (Regii Urtekari Berriak).
