Esan berri dugun bezala, saxoien matxinadaren berriak, agian ustekabekoa, gertaeren norabidea aldarazi zuen Karlosek bere aberrira itzultzea erabaki zuenean. Berria labur-zurrean Regii Urtekariek ematen dute: “Ibi obsides receptos de Ibin al Arabi et de Abutaro (abu Thawr) y de multis Sarracenis…” (Regii Urtekariak). Ibn al Arabi eta Abutaroren eta sarrazeno askoren gatibuak jaso zituzten orduan… Pectiviani Urtekariek zehaztapenen bat gehixeago emendatzen dute gatibuak non entregatu zizkioten arazoa konpondu gabe, Zaragozako setioaren garaian edo beranduago. “Deinde accepit obsides in Hispania de civitaibus Abitauri atque Ebilarbii quorum vocabolum est Osca et Barzelona necnon et Gerunda. Et ipsum Ebilarbium (Ibn al- Arabi) vinctum duxit in Franciam (Pectiaviani Urtekariak “Bouquet” argital. Recueil… V 14 orria). Gero Hispaniako gatibu gisa jaso zituen Abitauro eta Ezirlabioren hirietakoak, Huesca, Bartzelona eta Girona deitzen direnak. Eta Ibn al-Arabi, menderatua, Frantziara eraman zuen. Lorscheko Urtekariek (Laureshamenses) buruzagi sarrazenoa Frantziara eramatearen berria besterik ez dute kontatzen: “Et ibi venit ad eum Abinalarbi, alter rex Sarracenorum quem et fecit adducere in Francia. (Lorscheko Urtekariak). Eta orduan beregana joan zen Ibn al-Arabi, beste errege Sarrazenoa, Frantziara eramanarazi zuena. Zaragozako inguraketaren atarramentua eta Ibn al- Arabi atzematea presatu zuen saxoien matxinadaren berriak Anniani Urtekariek kontatzen dute xehetasun osoz. “Et dum in illis partibus moraretur Saxones, perfida gens, menciens fidem, eggressi de finibus suis, venerunt usque ad Renum fluvium, incendendo omnia atque vastando; et cum reverterentur cum preda magna, pervenit nuncius ad Karolum regem adhuc in Spania degente. Quo audito, festine reversus est in Franciam (Annian Urt.) Eta han zeuden bitartean, saxoiak, jende gaiztoa eta gezurtia, bere mugetatik irtenda Rhin ibairaino iritsi ziren, guztiari su emanez eta suntsituz; eta bere harrapakin itzelarekin atzera egiten ari zen bitartean Espainian jarraitzen zuen errege Karlosi oharra iritsi zitzaion. Hau, entzuterakoan, Frantziara itzuli zen arineketan. Antzeko hitzekin azaltzen du “Moissaceko Kronikak” zeren, itzultzen dugun araberan, hau dio “leku horietan zegoen, saxoi leinu maltzurra, emandako hitza bete gabe, bere mugetatik irten zen eta Rhinera iritsi zen, guztiari su emanez eta suntsituz. Eta jada Karlos erregea itzultzekotan zen harrapakin itzel batekin, mezulari bat beregana iritsi zenean, oraindik Espainian zegoenean. Berria jakin zuenean, Frantziarantz itzulera azkartu zuen (Moissiac Chron. Bouquet V 70 orria). Carlos herrialde arerio batean dago inolako antzerik ez duten bi aldeen artean: Abu Thawr eta Ibn al-Arabiren lurrak, Huesca, Girona eta Bartzelonako eskualdeak eta baskoien lur asaldatua. Orain bi armada nagusiak bakarra osatzen dute Enperadorearen agindupe zuzenean. Aste bete baino gehiago behar dute Pirinioetaraino iristeko bide laburrenetik, Somport edo Orreaga. Transkribatu ditugun testuen arabera Suleiman ibn al-Arabi, Bartzelonako eta Gironako buruzagi musulmanak eta Abu Thawr, Huescakoak, batzuk diotenez Iruñean entregatu zituzten gatibuak, eta espedizioan zehar, Bartzelona eta Huescan, beste batzuek diotenez. Baino ikusi dugu “Regii Urtekariek” eta Metzekoak Zaragozara joan zela esaten dutela. Horrek hiru irtenbide hauetako bat izan dezakeen dilemaren aurrean jartzen gaitu: 1. Buruzagi musulmanek gatibuak Zaragozarako bidean eman zituzten, Bartzelonan, Gironan eta Huescan. 2. Buruzagi musulmanak Iruñera joan ziren Karlosek mendean hartu zuenean men egitera eta gatibuak ematera. 3. Gatibuak Zaragozan eman zituzten, eragiketaren porrotaren ondoren eta saxoien matxinada zapaldu ondoren itzultzeko erabakia dela eta. Hiru irtenbideak onak izan daiteke baino gertatutakoarekin itxurazkoena hirugarrena iruditzen zaigu. Azken kasu honetan, setioa luzea izan zenez, Suleiman Ibn al-Arabi bera preso hartzearekin amaituko ziren gertaerak Somport edo Perthusetik igarobidea ziurtatzeko kaudimen askoz ere baliotsuagoa.