Udalak

Hondarribia (2003ko bertsioa)

Donejakue bidea. Santiago ermita XV. mendearen hasierako dokumentazioan aipatzen da. Bertan, titularra erromes jantzita dago. Hondarribian erromesek San Bartolome eta Santa Magdalena ospitaleak zituzten, Graziako eta Santiagoko ermitetara igotzen ziren eta Lezorantz jarraitzen zuten Jaizubiatik.