Udalak

Hondarribia (2003ko bertsioa)

Normandiarren eta baionarren gerra, 1293-1303. 1297an, Castro Urdialesen bildu ziren kostaldeko herri garrantzitsuenak, Hondarribia eta San Vicente de la Barquera artean, 1293an baionarren eta normandiarren artean sortutako gerraren aurrean izango zuten jarrera adosteko, ingelesen, lehenen, eta frantses eta nafarren, bigarrenen laguntzarekin. Nafarroako Juana I.ak (1274-1305) gertatutakoaren berri eman zien, Felipe Ederra senarraren bidez. IkusBAIONA.