Brionesko Bakea, 1379ko martxoaren 31. Etsi-etsian sinatu zen bakea, eta Karlosek umiliazio gogorra eta samintasuna jasan behar izan zituen. Gaztelak gogor inposatu zituen bere baldintzak. Tutera, Lizarra, San Vicente, Larraga, Lerin, Miranda eta abar 10 urtez Gaztelari bahi giza utzi behar izan zizkion. Karlosek hitz eman behar izan zuen bere seme-alabetako bat bera ere ez zela ezkonduko infante ingelesekin. 1379ko apirilaren 22an, Tutera Joan infanteari eman zion. Urte horretan bertan (ekainaren 29an), orduko erregea zela, gainerakoen entrega eta bizilagunen desnaturalizazioa eskatu zituen, eta hori urte bereko uztailaren 29an egiaztatu zen. Gerra gertatu zen bitartean, bi aukeraketa egin ziren Aita Santua izateko: Urbano VI.a, Erroman, eta Klemente VII.a, Avignonen. Horrekin hasi zen Zisma Handia, baina Karlosek ez zuen inoren alde jokatu nahi izan.
