Monarkia eta noblezia

Nafarroako Karlos II.a Gaiztoa

Frantziako Joan II.a "Zintzoa", 1353-1354. Joan II.ak (1350-1364), 1352an bere emaztea zen Joana erreginaren aitak ez zituen errespetatu errege nafarrak Frantzian zituen ondarezko lurrekiko zituen eskubideak. Horrela, 1350ko abenduaren 23a Angulemako dukerria bere gogokoenari, Espainiako Karlos kondestableari, Alfonso de la Cerdaren semeari eman zion. Karlos II.aren gurasoek Angulema Champagne eta Brieren truke eskuratu zuten; izan ere, azken horiek, Joana andrearen ondarea, Frantziako lege salikoak debekatzen zizkion. Kanpoko lege baten aplikazioa errefusatuz, Karlosek lurralde horiek erreklamatu zituen eta, eskaera ukatu zitzaionean, talde bat bidali zuen -Corbarán de Lehet, Juan Ramírez Arellanoko, Garro eta Artiedako baroiak eta Rodrigo Uriz nafar zaldunak -, bere ohantzean (Laigle) erregearen kutuna akabatzeko. Gertakari hark Frantziako erregearen haserrea eragin zuen. Gerra Normandian, Nafarroaren jabetza, piztu zen. Karlos, Frantzian zituen lurraldeengatik, erregearen menpeko izanik, Parisko Parlamentuan agertzeko deitu zuten. Nafarrak, gizabidez, uko egin zion deiari eta honek heriotza zigorra ekarri zion. Gero, diru kopuru handi baten truke, bertan behera geratu zen zigorra, eta Carlos Nafarroara itzuli zen 1354ko apirilean. Harrezkero bi erregeen arteko gorrotoa betierekoa izan zen. Karlos frantsesaren etsairik okerrenarekin, Ingalaterrarekin, aliantzaren bila ibili zen. Bien arteko Frantziaren banaketa bat adostu zuten eta, ondorioz,  Normandia, Champagne, Brie, Chartres, Languedoc eta Bigorra Karlosentzat geratuko ziren.