Monarkia eta noblezia

Nafarroako Karlos II.a Gaiztoa

(1371-1373). Nafarroak, horren ondorioz, Errioxa eta Araba galdu zituen. 1371ko urriaren 6an Karlos II.ak, 1367-1368 bitartean berreskuratutako euskal lurraldeen inguruan Aita Santuaren bitartekaritza onartu behar izan zuen. 1373ko abuztuaren 4an, Guido Boloniako kardinalak Aita Santuaren epaia eman zuen ezagutzera, eta, espero izatekoa zen bezala, auzia indartsuenaren alde ebatzi zuen: Gaztela eta Frantzia, bere aliatua. Bi erregeei bakea gordetzeko eskatzen zitzaien, baita Karlos infantea Leonor infantarekin ezkontzeko ere, eta Nafarroak Errioxa eta Araba itzultzeko eskatu zuen. 1373ko Nafarroako Gorteek epaia berretsi eta betetzea onartu zuten. Testuinguru horretan Luis infanteak Grezian eta Albanian espedizioa.