Aragoiren eta Nafarroaren arteko defentsa-itun sekretua, 1363. Gerraren itxurak egiteari utzi gabe, 1363ko abuztuaren 25ean itun bat hitzartu zen Uncastillo; Pedro IV.ak eta Karlos II.ak, gaztelarren eta frantsesen kontra, elkarri laguntzeko zin egin zuten. Honekin batera hau ere hitzartu zen: Pedroren premua zen Joan Karlosen arreba zen Joanarekin ezkonduko zela. Karlosek bere arrebari emango zion ezkonsaria María andreari, Pedroren emazteari, eman zitzaiona bezalakoa izango zen. Hurrengo egunean bi monarkek Gaztelako erresuma konkistatuko balute nola banatuko luketen adostu zuten: Nafarroari, Burgos eta Gaztela deitutako lurralde osoa, Soria, Agreda, Bizkaia eta antzina erreinu berekoak izan ziren lurrak esleitu zizkioten eta Aragoiri Murtzia eta Toledo. Eta Trastamarako kondeak aurka egingo balio, errege biek elkarri lagunduko lioketela behartzeko” Burgos et tota la tierra que es apellada Castilla, Soria, Ágreda, la tierra de Vizcaya, et las altres que antiguament foren del royaulme de Navarra, quedando para Aragón, Murcia y Toledo; que si el conde de Trastamara se opusiese a esto se ayudasen ambos monarcas para obligarle, Gainera, Aragoiko erregeak hitz eman zion Nafarroakoari, Gaztelakoa hiltzea edo atxilotzea lortuko balu, Jaka bere menpeko lurraldeekin batera emango ziola, bai mendi aldean, bai ibarrean, Sos, Uncastillo eta Ejea; Aragoiko herri horiek Nafarroako erregeari eman zitzaizkion bahituta, ituna beteko zela ziurtatzeko, Ribagorzako kondea bermatzaile atera zen: (Yanguas "Hiztegia...").