Joanak Henrike II.arekin su-etena adostu, 1370. Urbano V. Aita Santuak 1370eko urrian esku hartu zuen eta Nafarroan eta Aragoin prestatzen ari ziren talde armatuak desegiteko eskatu zion. Erregina ezkontideak, Joana andreak, orduan su-eten bat adostu zuen (urriaren 26a) , Nafarroak 1367-1368an berreskuratutako lurren jabe egiten saiatzen ari zen Trastamararekin. Su-etena 1371ko abuztura arte hitzartu zen.
