Ituna Enrique de Trastamarakorekin, 1364ko apirilaren 25a. Tuteran Juan Remirez Arellanok, nafarraren ordezkari gisa, eta Pedro Díazek gaztelarraren izenean, ituna sinatu zuten. Ez zuela erasorik egingo bermatzeko, Karlos II.ak Luis jaunaren zen Karlos iloba bahitu gisa utzi behar izan zuen, baita noble nafar batzuen seme-alabak ere. Gaztelakoak, berriz, Leonor alaba eta beste noble batzuk. Nafarrak, ordea, ez zion Pedrori ("Ankerra"), Henrikeren etsaiari, gerra egiteko konpromisorik hartu. Haren arreta Normandian zegoen, non Felipe, bere anaia, hil berri baitzen eta non frantziarrak su eta gar sartzen ari baitziren.