Monarkia eta noblezia

Nafarroako Karlos II.a Gaiztoa

Oinarri ekonomikoa, batez ere, nekazaritza eta abeltzaintza izanik, biek Karlos kezkatu zuten, eta, batez ere, oihalgintza garatu baten sorrera. Yanguasek honela dio:

"1376an 500 libera eman zizkion Larragako Kontzejuari, Arga ibaian presa bat egiteko. 1366an, Lizarran etxe bat alokatzeko agindu zuen, oihalak egiteko Aragoitik etorrarazitako ilagin, tindatzaile eta ehule batzuentzat, eta baileari eta zerga-biltzaileei, aitzakiarik gabe, adierazi zizkien lansariak ordain ziezazkieten, bestela, beraien poltsikoetatik ordaindu beharko zituzketen. 1372an,  erresumako zein lekutan, batez ere Iruñean, Garesen eta Lizarran egin zitezkeen oihalak aztertzeko, Zaragozatik joandako  Miguel de Mazasi, ilagina, Valero Zaragozakori, bolatzaileari, eta Bernar maisuari, tintatzaileari,30 florin ordaintzeko agindua eman. Era berean, oihala egiteko erabiltzen ziren errotak, galdarak, luzagailuak eta beste artifizio batzuk zein ziren aztertzeko Ponz Eslava jauna eta Zalema Zaragozano, mairua, Zaragozara bidali zituen. 1376an, Tuterako zubiko errotan, oihalak ontzeko batan bat egiteko agindu zuen  ".