Udalak

Hondarribia

Bere arraun tradizioa oso antzinakoa da. 1891an Hondarribiko bi ontzik Donibane Lohizunen eginiko estropada batean lehen pi postuak lortu zituzten. Kontxan Hondarribiko traineru batek pare hartu zuen lehen aldia 1920an izan zen. “Ama Guadalupekoa” trainerua bostetik erdipurdiko laugarren postuan geratu zen, lehen sailkatutik, Pasai Donibanekoa, minutu eskas batera. Hurrengo urtean berriz parte hartu zuen. Zazpi partaide. “Ondarrabitarra” seigarren postuan heldu zen. 1922an postu bat aurreratu zuen, partaide kopuru berberarekin. Urte batzuen ostean, berriz hartu zuen parte eta 1925ean Oriorekin lehiatu zen lehen postua lortzeko eta 17 segundoren aldearekin galdu zuen. !926an, berriz, Kontxan parte hartu zuen, baina orduan bi trainerurekin “Virgen del Mar”, hirugarren postuan sailkatua, eta “Ondarrabitarra”, laugarrena zazpiren artean. Seiren artean, hirugarrena 1927an eta 1928an, San Pedrorekin lehian. Baina, pasaitarrek, “Ama Guadalopekoan”, ikurrina irabazi zuten. Ez zuten berriz parte hartu 1932ra arte. Honetan ohorezko txandan parte hartu zuen eta lauren artean bigarrena heldu zen. Gauza bera gertatu zen. 1934an eta 1935ean bi eskifaiak hartu zuten parte: lurrekoa eta itsasokoa. Lurrekoak ohorezko estropadan bigarren geratu ziren. Hondarribiaren benetako jarduera distiratsua orduan hasi zen, ikurrina 1941ean, 1943an, 1947an eta 1948an. 1947an eta 1948an, Bernardo Elduayenek traineruko lema eramanez Kontxan beste garaipena lortu zuen. 1949an, Kontxan ere, laugarren geratu zen. Taldean etsipena nagusitu zen eta hurrengo urtean ez zen eskifaiarik egon. 1951an bigarren geratu zen, Orioren atzean. 1952an ez zuen parte hartu; 1953an, hirugarrena, Orioren eta Pasai Donibaneren atzetik. 1954an, ez zuen parte hartu; 1955an, ez zuen parte hartu; 1956an, laugarrena bost partaideren artean; 1957an, 1958an, 1959an, 1960an eta 1961ean, ez zuen parte hartu; 1962an bosgarrena, sei traineruren artean; 1963an, hirugarrena hiruren artean; 1964an, bigarrena Orioren atzetik, seiren artean; 1965ean, Kontxan irabazle baita Pedreñaren aurka, “Desafío del Cantábrico” (“Kantauriko Erronka”) izeneko lehian; 1966an, Kontxan irabazle, bigarrena Bilbon, Pedreñaren atzetik, Donostiaren eta Pasaiaren arteko itsas zabaleko estropadan irabazle; 1967an, lehena Kontxan eta lehena ere Bilbon; 1968an, Hondarribikoen garaipenek jarraitu zuten, Donostian eta Bilbon garaipen bikoitza lortuz; 1969an, aurreko lau urteetako garaipenen ondoren arraunlarien egoera fisikoak behea jo zuen, Donostian bosgarren eta Bilbon hirugarrena geratuz; 1970an, Kontxan deskalifikaturik eta seigarrena Bilbon (Erref. Aguirre Franco: Juegos y deportes populares vascos, Cuerpo B de esta EGIPV.).  Azken urte hauetan “Hondarribi” taldeak, Ama-Guadalupekoa izeneko traineruarekin garaipen kopuru ederra lortu du. 1980an Bizkaiko Sari Nagusia lortu zuen, bost bigarren postu eta bi hirugarren postu. Fermin Altuna da prestatzailea eta taldeko presidentea. Taldeak 1981ean pabiloi berria eta egokia prestatzen hasi zen. Miguel Bernedo Ansotegi, 80 arraunlarirekin, horietako nagusiena Jon Querejeta Bera da. Batez besteko adina 1981ean 25, 6 urte dira.

1983an hiriko frontoi ezaguna eraiki zen harresietatik kanpo, famatua batez ere munduko frontoirik luzeentzat hartua bere 87,85 m. eta sei harmaila luze zuhaitz bazuen itzalpean. Futbol eta tenis zelaiak Irungo “Real Unión Club”-ean. “Kerizpe” frontoia, 1932an  eraikia. Udal frontoia, modernoa.