Udalerriaren erdigunetik Donostiara: 20 km. daude. Barruti judizialaren bururaino, 21 km. Tren geltokiri hurbilena Irunen, 2,5 km-tara. Irun eta Pasai Donibaneko herriekin du komunikazioa, 1865ean eraikitako tokiko errepide baten bidez. Animaliek tiratutako tranbia-zerbitzua izan zuen, Irunekin komunikatzeko, mendearen bigarren hamarkadan elektrifikatu zen. 1881ean Higerko itsasargirako bidea egitea erabaki zen.
Aireportua 1955ean inauguratu zen "San Isidoro" izeneko alderdian, 1.200 m-ko pista-luzerarekin. Zabalkuntza 1959-1961 bitartean egin zen eta Madrilekin linea erregularra ezarri zen.
