Udalak

Hondarribia

Gorosabelen eskutik:

"Antzina-antzinatik saiatu zen Hondarribia “muy noble y muy leal villa”  (“oso hiribildu noble eta leiala”) titulua bere egitea. Horretarako,  Karlos V.ak, errege eta enperadoreak,  1542ko abenduaren 18an Ocañatik idatzi zion gutun batean “muy noble y leal”  tratamendua eman ziola eta hurrengo erregeek honi “muy leal” gehitu zutela oinarritu zen. Hala ere, Probintziak ez zion onartu holakorik erabiltzea, noblea eta leiala bakarrik baizik, bere lurraldeko beste hiribilduei bezala. Horrela ondorioztatzen da 1622. urteko Tolosako Batzar Nagusiek hartutako erabaki baten ondorioz. Erabaki horren aurka agertu ziren bere ordezkariak eta Donostiakoak. Ez zuen amorerik eman eta 1632ko Batzar Partikularrerako bere ahaldunei eman zien boterean “muy noble y muy leal villa” titulua zuen; hura ikusita, harik eta halako titulurik gabeko ahalmen berria lortu arte, batzarraren aretotik alde egiteko agindu zitzaien. Egoera horretan jarraitu zuen Hondarribiak Felipe IV.a erregeak, 1638ko setioa zela eta, “muy leal y muy valerosa ciudad” (“oso hiri leial eta oso adoretsua”) tituluak eman zizkion Madrilen 1639ko apirilaren 12an emandako pribilegioaren bidez. Hondarribiak lehen erabiltzen zuen “muy noble” esapidearen falta sumatu zuen dokumentu horretan, eta erregeari horrelako omisioa konpontzeko eskatu zion. Erregeak erregu hori onetsi zuen, eta beste zedula bat kaleratu zuen, gortean bertan, 1650eko abenduaren 4an, titulua eta aurrerantzean “muy noble, muy leal, y muy valerosa ciudad” (“oso noble, oso leial eta oso hiri adoretsua”) izendatzeko aginduz. 1799ko ekainaren 11n, Karlos IV.ak beste zedula bat eman zuen aurreko tituluei “muy siempre fiel” (“beti oso leiala”) eransteko agindu zuen, Frantziako erresuman jazo ziren gertaeretan egin zituen zerbitzuak eskertzeko."

Lau kuarteletan banatuta dago, eta lehenengo biak Erdi Arokoak dira. Lehena urre-kolorekoa da eta aingeru bat du eskuineko eskuan giltza batekin; bigarrena zilarreztatua lehoi zutitu batekin, hirugarrena uhin berdeetan belak zurrunera lotuta dituen itsasontzia eta azpian balea arpoiarekin; laugarrena uhin berdeetan ere, eskuineko eskuan ispilua altxatzen duen itsaslamia. Erdian, ezkutu txiki batean uhinekin eta bere gainean bi izar dituen zilarrezko gaztelu bat. Muturretan, eremu gorriko ertzak, hamabi bandera eta estandarte zuriekin, kanoiak, trofeoak, lehergailuak, zizpak, etab. Zirkuluan hiriaren izenburuak eta izenak irakurtzen dira, eta gainean, Guadalupeko Ama Birjinaren ikusten da, 1639tik zaindaria eta babeslea.

Zuria, Borgoinako gurutze gorriarekin, eta erdian hiriaren armarria.

Pieza garrantzitsua da Erdi Aroko Gipuzkoako sigilografian. Aurreko aldean ontzi arin bat du, lau arrantzalerekin, lehen planoan eta arpoitutako balea baten ehizan. Atzeko aldean, gaztelu lerden bat edo harresi-ate bat. Aurreko aldean “Sigillum Concilii de Fonte Arrabia”  (“ Hondarribiako (Fuenterrabiako) batzarraren zigilua”) irakurtzen da; atzeko aldean irakurketa problematikoagoa da: Frange, le... tege.