Udalak

Hondarribia

1883, 1914 eta 1925eko Lore Jokoak nabarmentzen dira.

Lore Jokoak 1883. Asociación Euskara de Navarrak (Nafarroako Euskara Elkarteak), Bilboko Asociación Euskarak (Euskalerria Elkartea) eta Hondarribiko Udalak antolatuak. Irailaren 7an, 8an eta 9an egin ziren. Ohikoa ez zen giroa egon zen. Hilaren 9an, lehiaketa historiko-literarioa egin zen. Euskal lanik onenen sariak ez ziren eman, kalitate faltagatik. Asociación Euskararen "zilarrezko domina" Antonio Arzac eta Alberdiren Aztua kondairari eman zitzaion. Asociación Euskara elkartearen "zilarrezko domina" bertsoz osatutako Arrese Beitiaren Uste ez neban ordu bat lanari. "Brontzezko domina", akzesita, Cayetano Sánchezi.' "Zilarrezko domina" bat foruen gaiaren inguruan abesteko poesiari Claudio Otaeguiren Gure Ama gaberik ez gintezke bizi lanari. Gainera, sari osagarriak eman zitzaizkien Nere erriko ujola  Arrese-Beitiaren eta "Euskaldun bat-"ek sinatutako Arbol maite bati poesiei. Hondarribiko Udalak Pedro Otaño,  Juan José Alcain (Udarregui), Pedro Elicegui etaJuan Bautista Aurkia (Gorriya) kontratatu zituen. Musika- eta danbolin-lehiaketak animatuta egon ziren. Igandean, hilak 9, sariak banatu ziren Udaletxeko aretoan, eta ekitaldiaren buru hiriko alkatea, Bizkaiko azken Ahaldun Nagusia. Fermín de Sagarmínaga eta Arturo Kanpion izan ziren. Arrese-Beitiak eta Otaeguik beraien lanak irakurri zituzten eta Arturo Kanpionek lehenaren bat, zirraragarriena. Epaimahaia Jose Iriartek, Iturralde eta Suitek Teofano Cortesek eta Arturo Kanpionek osatu zuten.

Lore Jokoak 1914. Euskal Jaiak eta Literatur lehiaketa. Jaiak bertan behera utzi ziren Europako gerragatik dolua adierazteko, baina epaimahaiaren erabakia jakinarazi zen: I. gaia: Hondarribiko laburpen historikoa. Aurkeztutako lan kopurua: bi. Saria eman gabe. II. gaia: Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako geografia haurrek erabiltzeko. Aurkeztutako lan kopurua: lau. Saria: 150 pezetatako saria Eugenio Urroz eta Erro jaunari bere Gipuzkoako azalpen laburra lanarengatik. Bigarren saria, 50 pezetatakoa, On Roman Maria Berakori, Lutelestia lanagatik eta Ignacia Pradere andreari Gipuzkoa'ren lurrazalbena lanagatik. III. gaia: Echena margolariaren biografia. Aurkeztutako lan kopurua: bi. Saria: hutsik. 50 pezetatako bigarren saria Felipe Ayerberi, J.I. Echenagusiaren bizitza izeneko biografiagatik. IV. gaia: Haurrentzako antzezlana. Aurkeztutako lan kopurua: 1. Saria, hutsik. V. gaia: Truebaren ipuin baten bertsioa. Aurkeztutako lan kopurua: bost.  100 pezetako saria. Ipuinean Jose Manuel Echeitako jaunari , Ziñistuten dot Jaungoikoagan. Bigarren saria, 50 pezeta, egile beraren Urikoa ipuinari. Hirugarren sariak: 25 pezetakoak, Nicasio Larrearen Jon-uso eta  Sebastian Gaztañagaren Ukulluko aurrea ipuinei. Epaimahaiak deitoratu egin du Nicolas Larrearen Ugaz ama ipuinari saririk ezin eman izana epetik kanpo aurkezteagatik, baina argitaratzea erabaki du. VI. gaia: Arrantzaleari eskainitako konposizio poetikoa. Aurkeztutako lan kopurua: bost. Saria, hutsik. Bigarren sariak, 50 pezetatakoak  On Ramon Maria Berako Ondarrabi'ko arrantzalea lanari; Ramon Inzagarayren Arrantzale baten urrumak eta Jose García Goldarazen ¡Itxasora!  lanei. VII. gaia: Asmakizunen bilduma. Aurkeztutako lan kopurua: bat. Saria, hutsik. Bigarren saria, 20 pezata, Federico Garraldari. VIII. gaia: Euskararen kontserbazioa bultzatzen duten esaeren bilduma. Aurkeztutako lan kopurua: hiru. Saria, hutsik. IX. gaia: Alkoholismoa aldararazten duten esaeren bilduma. Aurkeztutako lan kopurua: bost. Saria, 25 pezetatakoa, Aita Damaso Inzaren Ordikeria bildumari. Ohorezko aipamena Blas Pradereren Edaletarako gogoangarriyak lanagatik. X. gaia: Aurrezkia bultzatzen duten esaeren bilduma. Aurkeztutako lan kopurua: bi. Saria, hutsik. XI. gaia: Agintariekiko eta helduekiko errespetua sendotzeko balio duten esaeren bilduma. Aurkeztutako lanak: bi. Saria, hutsik. Ohorezko aipamena Blas Pradere eta Urrutiren  Aundigoai eta aginbideai zor zayoten begiruea lanari

Lore Jokoak 1925. Azkenean...! Hau izan zen Gegrorio Muxikak bere aipamenari jarri zion izenburua. Irailaren 3tik 13ra. Aldundiak eta hiriko udalak antolatuak. Aldundiaren programarekin bat egin zuen Udalarena, Francisco Sagarzazu buru zela. Ohar bereizgarria agerian geratu zen euskal bizitzaren alderdirik nabariena programa bakar batean elkartzen zela: erlijioa, hizkuntza, artea, zientzia, ekonomia. Hilaren 3an: goizeko 10etan hasi ziren iristen erakusketan parte hartu behar zuten behi-aziendak. Arratsaldean, Jesus de Jaureguik zuzendutako hiriko musika taldeak eskainitako kontzertu batekin hasiko ziren jaiak. Hilaren 4an: Bertso saioa: Arrantza-etxeko balkoi batetik, itsasoaren aurrean, Txirrita (José Manuel Lujambio), Ignacio Sagasti, José Miguel Vitoria (biak Asteasukoak) eta Pedro Tolosa (Kanbokoa). Aizkolarien arteko leia: Kexeta eta Errekalde azkoitiarrak. Lehena garaile. Arratsaldean, bertso saio berria eta udal taldearen kontzertua. Gauean, zinema zerupean. Hilaren 5a: Arte Ederren Erakusketa. Arratsaldean, Aldundiaren harrera eta Salbe tradizionala parrokia-elizan. Kale Nagusiko etxe guztietako argiak, koloretako faroltxoekin, eta musika kontzertu berriak. Hilaren 6a: Prozesio Handia eta Meza Nagusia, Aldundiarekin eta Udalarekin batera. Sermoia, euskaraz, Mateo Muxika gotzainak egina. Arma-plazan dantzari txikien erakusketa Jose Etxanizen zuzendaritzapean. Bertako talde baten eta Bilboko Athletic-ek bidalitako taldearen arteko futbol-partida. Hilaren 7a: Atabalari lehiaketa. Udaletxeko gau ekitaldian, sari banaketa  Aldundiak eta Udalak antolatutako lehiaketan saritutako egileei. Arratsaldean, Miramar lorategietan, jai-literarioa. Mourlane Michelenaren hitzaldi laburra. Claudio Sagarzazu poetak lore naturalez saritutako poesia irakurri zuen. Bergarako Orfeoiak hainbat konposizio abestu zituen. Ekitaldi horiekin amaitu ziren Euskal Jaiak. Handik aurrera, herriko jaiak, hilaren 13ra arte iraun zutenak. Horietan euskal arte eta literaturako ekitaldi batzuk izan ziren, hala nola irailaren 11ko bertso-lehiaketa, Kale Nagusian, eta Errenteriako Cuadro Drmáticoren euskal antzerkiaren interpretazioa. Antzeztutakoak Angel Telleriaren Mari-Philipa ta Joxe Gergorio'ren ezkontza-erabakia eta Alzagaren Ezer ezta festa izan ziren. Tarteko ekitaldian, C. Sagarzazuk  Udaberrian, poesia, lehiaketan saritua, irakurri zuen.