Ondarribia eta Hundarribia izenak agertzen dira historian zehar. Fontem Rapidum eta Fuente Rrabya izen erromantzeak ere aipatzen dira, baita Monzón edo Andara toponimoak eta Asturiagako edo Astuniagako portua ere. Lehenengoaren etimologia irakur daiteke, inguruko paleogeografiarekin oso konforme, "harea-pasabidea", eta halaxe egin zuen Serapio Muxikak. 1778ko euskal testu batean agertzen da, soinu eta grafia berberarekin eta amaieran a organikoarekin.
