Biografiak

Erauso, Katalina (1592-1650)

1645ean Erauso berriro Amerikan zegoen, kasu honetan Veracruz de Indias herrian (Mexiko), haraino Ursuatar Pedro jeneralaren  galeoietan joan zen. Han Erausotar Antonio deitzen da eta soldadu samaldak mando gainean alde batetik bestera eramaten aritu zen. Mexikon argitaratuko, 1653ko Hirugarren Kontakizunean zera dio “1650 urtean bide berritik zihoala  Veracruzen itsasoratutako zamarekin Quitlaxtlan heriotza eritasunez gaixotu zen eta era eredugarrian zendu zen inguruan zeudenen pena handiarekin”. Ordu hartan 58 edo 65 urte zituen.