Behin Hego Amerikan porturatu zen lehen kaian, Katalinak osabari 500 peso ebatsi eta amerikar abentura hasi zuen. Bere lehen egitekoa bizirik irautea ahalko dion beharra topatzea zen eta horretarako, Urkizutar Joan, merkatari aberatsaren morroia bihurtu zen. Une horretatik, Amerikako konkista eta zurien kolonizazio bitartean iraun zuen euskaldunek antolatutako “cosa nostra” tankerako zeozer horrekin harremanetan jarri zen; aldarte honetan kontuan hartzeko da bere liskar eta sesio gehienak euskaldunak ez direnekin izan zituela: espainiarrak, italiarrak eta abar. Laster hasi zen gure Katalina bere berezko izaera arranditsua eta irainak jasateko pazientzia urria adierazten, ondorioz armak eskuetan aurkariak eraso zituen sarritan edo hauetaz defendatzeko erabili bat baino gehiago zenduz edo larriki zaurituz.
Heriotzean amaitu zuen sesio horietako lehena Sañan gertatu zen Reyes delako batek iraindu omen zuela eta, aurpegian sekulako ebakia egin zion eta laguna ezpataz zeharkatu zuen. Egoera konpontzeko asmoz Urkizuk, Reyesen ahaidea eta bere laguna- bi zentzuetan- zen dama batekin, Beatriz de Cardenas andrea, Katalina ezkontzen saiatu zen honen uko borobila jasoz. Gauzak horrela, bere kontakizunaren arabera, aurkaria bere bila joan zen eta honako honetan bai akabatu zuela. Agirretar Orduño korregidoreak harrapatu zuen baino euskalduna zela konturatu zenean ihes egin eta toki sakratuan anparatzen utzi zion. Jarraian nagusiak askatzea lortu zuen baino Limara joan beharko du, beste euskaldun batengana, Lasartetar Diego, Urkizuren laguna. Han bederatzi hilabete bertzerik ez zituen egin, ugazabaren koinatetako bat amoratzeagatik kaleratu baitzuten.
